Zubietako erraustegiaren eragina aztertzeko laginak hartzen hasi dira Zubietan eta inguruko herrietan

Zubieta laginak10Honlandako ToxicoWatch fundazioko Abel Arkenbout eta Kirsten Bouman zientzialariak (Arg.: Noaua!)

Zubieta Lantzen Kultur eta Kirol Elkarteak eta hainbat zubietarrek joan den astean iragarri zuten moduan, Zubietako erraustegiaren eragina aztertzeko, Zubietan bertan eta inguruetan lagin batzuk hartzen hasi dira ToxicoWatch fundazioko kideak. Ikerketa honetan ere beste enpresa batek hartuko ditu laginak  (momentuz ez dute izenik eman, baina adierazi dute Eusko Jaurlaritzak homologatutako enpresa bat dela).

Asteartean hartutako laginak arrautzak, oiloek jaten duten pentsua, belarra, lurra eta inguruko goroldioa kutsadura aztertzeko balioko dute. Tokiotik Euskal Herrira iritsi berri diren ToxicoWatch fundazioko Abel Arkenbout eta Kirsten Bouman zientzialariak hari dira lan horiek egiten.

Orain jasotako laginak alderatu egingo dituzte erraustegia martxan jarri ondoren bildutakoekin, eta jendaurrera aterako dituzte emaitzak. Aldundiak ere esana du Biodonostiak jarraipena egingo duela. Zubieta Lantzen-ek bateragarritzat jotzen ditu denak: “Gure ikerketa independenteak haien emaitzekiko konparagarriak edo osagarriak izango dira eta erraustegia piztuko balute, urtero hartuko dituzte kutsadura laginak”.

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Noaua!, Txintxarri eta Argia

Lagin hauek, errausketaren zero gunetik hurbil dauden hainbat eremu eta  herrietatik hartzen ari dira, asteartean hasi eta ostiralera arte: Zubieta, Añorga, Donostia, Usurbil, Lasarte-Oria, Urnieta, Hernani eta Andoain. Era berean Zubietan, Realak entrenatzen duen lekutik eta ondoan dagoen Landaberri ikastola eremutik ere hartuko dituzte.

Zubieta Lantzen: “Guk dakigula, Espainiako Estatu mailan ekimen berritzailea da herri mugimendu edo herritarren elkarte batek halako ikerketa zientifiko bat lotzea, kutsadura datuak gure eskuetan izateko eta egoeraren analisi zorrotza egin ahal izateko. Bide batez, berriro eskatzen dugu erraustegia ez pizteko”.

Informazio gehiago

2 responses to “Zubietako erraustegiaren eragina aztertzeko laginak hartzen hasi dira Zubietan eta inguruko herrietan

  1. Pingback-a: Zubieta Lantzenek erraustegiaren kutsagaiak neurtzeko ikerlanaren gaineko xehetasunen berri emateko bilera irekia egingo du | Usurbildarrak aurrera

  2. Pingback-a: Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak Zubieta Lantzen elkartearen ekimena diruz laguntzeko finantzazio kanpaina bat martxan jarriko du | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.