Gaur eta bihar Donostia Festibala ospatuko da Zubietako hipodromoan

DF19_

Irailaren 13an eta 14an, hirugarren urtez, Donostia Festibala ospatuko da Zubietako hipodromoan. Musika talde ugarik parte hartuko dute eta kontzertuak egunez eta gauez eskainiko dira. Bi egunetan kontzertuetara sartzeko ateak arratsaldeko 18:00etan irekiko dituzte. Jendearen harrera ona eta bertaratu daitekeen pertsona kopuruaren aurreikuspena direla eta, antolatzaileek esparruaren azalera handitu dute; Donostia Hipodromoko 24.000 m2 erabiliko dira aurten jaialdirako.

Rukula

Aipatzeko da musika talde guztien artean herriko musika talde batek parte hartuko duela: Rukula (Oihan Agirretxe (bateria), Martxel Arkarazo (baxua), Beñat Irazusta (gitarra), Aitor Pagola (gitarra) eta Jon Agiriano (gitarra).

Bederatzigarren edizioa

Antolatzaileen esanetan, Donostia Festibalak gaur egungo musika urbanoaren ordezkari nagusiak bilduko ditu Zubietako Hipodromoan (Zubietan hirugarren urtez): “Aurtengoa jaialdiaren bederatzigarren edizioa izango da, eta Natos y Waor, Beret, La Pegatina, Mala Rodríguez, Ayax y Prok edo Gatibu arituko dira zuzenean, besteak beste. Berriz ere bisitarien errekorra gaindituko dela uste dugu, 18.000 pertsonatik gora espero direlako, eta, horrenbestez, Donostia Festibala udako jaialdien egutegiko ezinbesteko hitzorduetako bat dela berrets daiteke”.

4 agertoki eta 32 artista

Jaialdia 18:00etan hasiko da bi egunetan, eta bertako 4 agertokietan (Keler, Donostia, Bukowski eta Dabadaba) 32 artista bilduko dira guztira. Jaialdiaren bi egunetan Estatu osoko musikazaleak bilduko dira Zubietako Hipodromoan, baina bereziki Madril, Bilbo, Bartzelona, Valentzia, Iruna, Zaragoza eta Donostiakoak espero dira. Adinari dagokionez, 18 urtetik 44ra bitarteko zaleak espero dira (batez ere zale gazteak).

Bonuak

  • Bonua: 59€
  • Egun bateko sarrera: 32€
  • Salmenta: donostiafestibala.com
  • Lehenengo 1.175 bonuek 8€-ko Kutxabank deskontua izango dute (gehienez ere bonu batean egingo da deskontua txartel bakoitzeko). Deskontua erosteko unean indarrean dagoen prezioari aplikatuko zaio, eta Kutxabanken zerbitzu anitzeko kutxazainetan eta kutxabank.es helbidean lor daiteke.

11 urtetik beherakoei sarrera doan

Jaialdia familientzat ere erakargarria izan daitekeenez eta kontzertuetako asko egunez izango direnez (18:00etatik aurrera), antolatzaileek doan utziko diete sartzen 11 urtetik beherakoei, heldu batek lagunduta; gainera, sarbide berezi bat egongo da familientzat.

Eraso matxisten kontrako sentsibilizazio kanpaina

Eraso eta jarrera sexistek ez dute lekurik Donostia Festibalean. Donostiako Udalak eta jaialdiak eraso sexisten kontrako sentsibilizazio kanpaina bat jarriko dute martxan; hala, informazio gune bat egongo da, ostiralean eta larunbatean 18:00etatik 03:00etara, eta, bertan, emakumezko hezitzaileen talde batek baliabideen eta egon daitezkeen egoeren berri emango du eta neska zein mutilentzako kitak, eraso sexista bat jasan edo ikusiz gero gomendatzen den jarduketa protokoloa, eta ‘Sínohaysí¡es no! Baietzik gabe ezetza da!’ leloa daramaten eskumuturrekoak eta txapak banatuko ditu. Mezu horiek jaialdiko hainbat gunetan ere ikusiko dira, eta bertako langileek jarduketa protokoloari buruzko informazioa jasoko dute. Gainera, antolatzaileek txapak banatuko dituzte artisten kamerinoetan eta haiek jartzeko gonbita egingo diete, jarrera sexisten kontra daudela adierazteko.

Garrai publikoa

Jaialdiaren antolatzaileek garraio publikoa erabiltzeko gomendatzen dute, eta gogorarazten dute Lurraldebuseko autobus linea erregularrak eta Euskotreneko zerbitzuak (gauerdira arte ostiralean eta gau osoan larunbatean) ere erabil daitezkeela.

Lineako autobusak

Donostia festibala4-2019T1 / T2 / T3 / T5 eta T6 lineek Donostia / Lasarte-Oria, Aginaga / Lasarte-Oria Andoain / Lasarte-Oria, Tolosa / Lasarte-Oria eta Hernani / Lasarte-Oria korridoreak lotuko dituzte, hurrenez hurren, 15 eta 60 minututik behin (maiztasuna linea bakoitzaren araberakoa izango da). Ostiralean, hilak 13, itzultzeko autobusak egongo dira orduro 00:13an hasita Andoain aldera eta 00:30ean hasita Donostiaraino. Larunbatean, hilak 14, itzultzeko autobusak egongo dira orduro 00:13an hasita Andoain/Billabona eta Tolosa aldera eta 00:30ean hasita Donostiara. Informazio gehiago: tsst.info/zerbitzu-bereziak

Euskotren

Festibalera joateko, Euskotrenek Irun/Hendaiatik eta Zumaiatik Lasarte-Oriara 15 edo 30 minututik behin trenak jarriko ditu, maiztasuna ordu-tartearen eta geltokiaren araberakoa izango da. Informazio gehiago: euskotren.eus

Doako aparkalekua

Doako aparkalekua egongo da, 350 ibilgailutarako, hipodromo sarrerako zelaigunean.

EGITARAUA

APIRILAK 13, OSTIRALA

Donostia festibala1-2019

Keler gunea

  • 19:15 LÁGRIMASDESANGRE
  • 20:55 NATOS Y WAOR
  • 23:05 LA PEGATINA
  • 01:15 MALA RODRÍGUEZ

Donostia gunea

  • 18:30 IRA
  • 20:05 TREMENDA JAURÍA
  • 22:00 CARLOS SADNESS
  • 00:10 CAROLINA DURANTE
  • 02:20 MS NINA

Bukowski gunea

  • 18:25 RUKULA
  • 20:00 KASKEZUR
  • 21:55 JOSEBA IRAZOKI
  • 00:00 P3Z 02:00 BUDIN
  • 04:00 MAKALA

FNAC gunea

  • 20:55 RO

Irailak 14, larunbata

Donostia festibala2-2019

Keler gunea

  • 19:05 NERABE
  • 20:55 BERET
  • 23:05 ISEO & DODOSOUND WITH THE MOUSEHUNTERS
  • 01:00 GATIBU

Donostia gunea

  • 18:30 EL NEGRO
  • 19:50 AYAX Y PROK
  • 22:00 TOTE KING
  • 00:10 BAD GYAL
  • 02:15 MAIKELDELACALLE

Dabadaba

  • 18:25 MELENAS
  • 20:00 ANTIFAN
  • 21:55 LA PLATA
  • 00:00 DABADABA Djs B2B ATRACO NEGRATA
  • 02:00 BRAVA
  • 04:00 ATODAMADRE

FNAC gunea

  • 20:55 ESPAGUETI

Informazioa gehiago: donostiafestibala.com

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.