Usurbilgo Ernaik deituta, irailaren 16an auziperatzen hasiko diren 47 herritarrei babesa emateko gazte argazkia aterako da gaur Aitzaga aurrean

Ernai Usurbil I14

Gaur (irailak 13), Usurbilgo Ernaik deituta,  irailaren 16tik aurrera 11/13 sumarioaren baitan Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen hasiko diren 47 euskal herritarrei babesa emateko eta epaiketa bera salatzeko gazte argazkia aterako da Aitzaga aurrean. Ekimena 20:00etan egingo da eta bertara gerturatzeko deia egin diete herriko gazteei.

Ernai Usurbil: “Makroepaiketarik ez! Irailaren 16an hasiko den epaiketa salatu eta auziperatuei babesa eman asmoz, datozen egunetan egingo diren mobilizazioetan parte-hartzera animatzen zaituztegu. Irailak 12 (osteguna), 19:00etan mobilizazioa Gaskuña plazan (Antiguo); irailak 13 (ostirala), 20:00etan gazte argazia Aitzaga aurrean eta irailak 14 (larunbata), 17:30ean manifestazioa nazionala Bilbon (La Casilla). Presorik gabeko Euskal Herrian, gazteok zuekin!”.

47 euskal herritarren aurkako epaiketa

47akHerrian4

Elkarretaratzearen amaieran, irailaren 16tik aurrera 11/13 sumarioaren baitan Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen hasiko diren 47 euskal herritarren berri eman zen. Hauek zigortzearen arrazoia euskal presoen eskubideen defentsan aritzea izan da eta ondorioz, fiskalak guztira 601 urteko espetxe zigorra eskatu du. Egoera honen aurrean,  47 herritar hauei babesa adierazteko ekimenak iragarri dituzte datozen asteetarako: “Irtenbidera, etorkizuna askatu” sinadura eta laguntza bilketa, eta irailaren 14an Bilbon deitu den manifestaziora joateko autobus zerbitzua antolatu da Usurbildik.

laguntza ekonomikorako deia

47akHerrian3

Irailaren 16an hasiko den epaiketa gutxienez hiru hilabetez luzatuko dela aurreikusten da. Defentsa juridikoak, Madrilerako joan etorriek, egonaldiek eta salaketek eragingo dieten 350.000 euroko gastuari aurre egin beharrean aurkituko dira 47 auziperatuak. Horregatik, laguntza ekonomikorako deia egin dute. Diru ekarpenetarako ondoko kontu zenbakia ireki dute: ES82 3035 0057 9205 7005 9033 (Laboral Kutxa).

Autobusa Usurbildik

47akHerrian6

  • 15:00 Autobus zerbitzua Oiardo Kiroldegi paretik Bilbon deitua dagoen manifestaziora. Izen ematea ohiko tabernetan, irailaren 12ko arratsaldeko 16:00ak arte.
  • 17:30 47akherrian manifestazioa Bilboko Kasillatik.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.