Orioko gizonezko arraunlariak TKE ligako garaile, horien artean Josu Ostolaza eta Odei Arrizabalaga herritarrak

Josu eta OdeiJosu Ostolaza eta Odei Arrizabalaga

Portugaleten amaitu zuten atzo estropada denboraldia TKE ligako gizonezko arraunlariek eta Orioko trainerua  izan da TKE ligako garailea. Garaipen historikoa izan da, izan ere, lehen aldiz irabazi baitute TKE liga. Aurtengo edizioan, Orioko traineruan bi herritar izan ditugu arraunean: Josu Ostolaza (Aginaga) eta Odei Arrizabalaga (Itziarkoa jaiotzez baina duela urte batzuk Usurbilen bizi da).

Oriok irabazi du liga

Larunbatean Orioko traineruak Bermeoko bandera irabazi zuen. Emozioz betetako estropada jokatu zen, azken segundora arte ezin izan baitzen jakin oriotarrek edo hondarribiakoek eskuratuko zuten bandera. Azkenean, oriotarrek bandera irabazi zuten eta matematikoki liga eskuratu zuten. Hondarribia ia hiru segundo atzetik iritsi ziren helmugara eta hirugarren Santurtzi izan zen. Zortzigarren bandera eskuratu zuten beraz oriotarrek, eta harekin batera, estropada baten faltan, ligako koroa ziurtatu zuten.

Igandea berriz, Bilbon jokatu zen ligako azken estropada. Orio zazpigarren geratu zen sailkapenean, baina atzoko emaitza ez zen garrantzitsua izan, larunbatetik liga matematikoki irabazita baitzuten. Urdaibai izan zen txapeldun eta Ondarroak egin zuen bigarren denborarik onena. Sailkapenak sailkapen, Oriok irabazi du Eusko Label liga, eta koroarekin itzuliko dira etxera. Hirukoa borobildu zuten oriotarrek atzokoan, izan ere, aurtengo denboraldian liga irabazi duen hirugarren trainerua izan baita: Euskotren liga eta KAE 2 liga.

Liga2019

Patroia2019

oriotarren errezibimendua

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Karkara

Orioko trainerua bapore handi batean sartu zen moilara, eta ontziaren proan Orioko arraunlariak TKE ligako koroarekin agertu ziren. Herritarrak, txaloka eta oihuka hartu zituzten arraunlariak.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.