Zubieta Lantzenek erraustegiaren kutsagaiak neurtzeko ikerlanaren gaineko xehetasunen berri emateko bilera irekia egingo du

Zubieta Lantzen-Noaua

Arg.: Noaua!

Zubieta Lantzen Kultur eta Kirol Elkarteak sustatuta, Zubietako eta Gipuzkoako erraustegia piztuko balute, hark isuri ditzakeen kutsagaiak neurtzeko azterketa zientifiko independentea egiten hasi da eta horretarako Holandako (Toxicowatch) fundazio batekin eta Euskal Herriko enpresa batekin lanean ari dira (ikus: Zubieta Lantzenen agerraldia). Zubieta Lantzenek ekimen honek izan duen garrantzia eta oihartzuna kontutan hartuta, ostiralean (irailak 20) bilera irekia antolatuko du eta bertan, guztiaren berri emango da. Bileta arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Zubietako Kaxkape lokalean (ikus: noaua.eus)

Lehen laginak orain hartu eta gero erraustegia piztuko balitz, urtero egingo dute analitika. Azterlan honetarako Euskal Herriko enpresa bat eta Holandako Toxicowatch fundazioa kontratatu ditu Zubieta Lantzenek. Aipatu fundazioko bi zientzialari aurreko astean gurean izan zirela laginak hartzen. Lehendabizi Zubietako oilategi batean arrautzak, oiloek jaten duten pentsua, belarra, lurra eta inguruko goroldioa kutsadura aztertzeko laginak hartu zituzten (ikus: laginak hartzen hasi dira Zubietan) eta ondoren Zubieta herrian, Añorgan, Donostian, Usurbilen, Lasarte-Orian, Urnietan, Hernanin, Andoainen eta Zubietan, Realak entrenatzen duen lekutik eta ondoan dagoen Landaberri ikastolatik hurbil ere.

Zaldibiako Urdaneta etxeko oilategian

Gure eremuetatik urrutirago dagoen beste herri bateko laginak ere hartu dituzte, 40 kilometro inguruko distantziara dauden laginen alderaketa egin ahal izateko. Aste honetan, Zaldibiako Urdaneta etxeko oilategian egin dute lan hori (ikus: goierri.hitza.eus).

ZUBIETA LANTZEN ELKARTEAREN OHARRA

“Kaixo, zubietar. Azken egunotan erraustegiak gugan izango duen eragina aztertzeko ikerketa bat abian jarri dugula entzungo zenuten prentsa, mugikor eta sare sozialen bidez. Hain zuzen ere Holandako zientzialariek eta ingurumen ingeniaritzaz arduratzen den enpresa batek era askotako laginak hartu zituzten aurreko astean gure inguruko arrautza, lur, landareetan.

Ekimen honek duen garrantzia eta oihartzuna kontutan hartuta, beharrezkoa ikusten dugu ikerketaren nondik norakoen xehetasunak zuekin partekatzea. Hori dela eta, herri bilera antolatu dugu datorren ostiralerako, irailak 20, arratsaldeko 7etan Kaxkapen.

Bestalde, herri bileran azalduko denez, ikerketaren kostuari aurre egiteko herritarron laguntza beharko dugu. Errausketaren Aurkako Mugimenduak iragarri du dagoeneko crowdfounding kanpaina, diru-bilketa egiteko. Halere, Zubietan, datorren igande eguerdian, hilak 22, mahaia jarriko dugu diru-bilketarako. Azalpen gehiago ostiraleko herri bileran.

Bertan elkartuko garelakoan, Zubieta Lantzen”.

Toxicowatch eta akreditatutako Euskal Herriko enpresa bat

Toxicowatch, gobernuz kanpoko zientzialarien elkargo holandar bat. Holandako gobernuak bertako erraustegi baten kutsadura legezko mailen azpitik zebilela esan izana gezurtatu ahal izan zuen. Inguruko oilategiak ikertu eta frogatu zuen hori ez zela egia, eta emisioak inguruak kutsatzen ari zirela, une batzuetan legeak esandako mailetatik askoz gorago. Toxicowatch fundazioak lurra eta  bioakumulazioko fenomenoak izan ditzaketen zuhaixkak edo zuhaitz formako landareak eta arrautzak metodo zientifikoa jarraituz ikertuko ditu.

Eusko Jaurlaritzak akreditatutako Euskal Herriko enpresa bat ere ariko da azterlan honetan. Enpresa honek berriz, metal astunen azterketa eta jarraipena egingo du.

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.