Usurbilgo Udalak antolatuta irailaren 28an ‘Harria Hitz-Dzirt Dzart’ bisita gidatua

HarriaHitz-Irailak28

Irailaren 28an (larunbata), goizeko 10:00etan hasita, Usurbilgo Udalaren eta Ereiten Kultur Zerbitzuen eskutik, Harria Hitz bisita gidatua egingo da. Oraingo honetan Harria Hitz-Dzirt Dzart ekimena proposatu dute, Joseba Larratxe eta Antton Olariaga marrazkilariekin eta Idoia Torregarai aurkezlearekin.

Dzirt-Dzart

Dzirt-Dzart, bat-batean marrazteko saioa da. Joseba Larratxe eta Antton Olariaga marrazkilariak eta Idoia Torregarai aurkezlea izango dira protagonistak. Marrazkilariak aurkezlearen esanetara marraztuko dute, bertso saioetan egiten den moduan gutxi gorabehera: “Ariketa bitxiak burutzen jarriko ditugu komikigileak: minututan neurtutako ariketak, batak bestearen atzetik komikia osatuz segidilla baten gisan…Horretarako, lehenengo Harria Hitz ibilbidea burutuko dugu. 60ko hamarkadara egingo dugun bidaia (eta gogoeta) hau izango da Dzirt-Dzart saioaren haria. Tradizioa eta modernitatea uztartzeko beharra, euskal sorkutzarekin konpromezua eta 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultura-eztanda, eta baita eztanda horren ondorena ere izango dira jorratuko diren gaiak besteak beste”.

EGITARAUA

  • 10:00 Usurbilgo frontoian elkartu.
  • 10:05 Harria Hitz bisita gidatua herrigunean.
  • 11:15 Dzirt-Dzart saioa.

Informazio gehiago

  • Hizkuntza: Azalpenak euskaraz emango dira.
  • Erreserbak: 688 818 017 edo info@kultour.pro
  • Bisita doakoa izango da. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da (25 lagun, gehienez).
  • harriahitz.eus
  • usurbil.eus
  • ereiten.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.