Usurbilgo Zirimara eskola kiroleko egitasmoan lan egiteko hiru hezitzaile behar dira

zirimaraUdarregi Ikastolak, Noaua! Kultur Elkarteak eta Usurbilgo Udalak sustaturiko Zirimara eskola kiroleko egitasmo eraberriturako hiru hezitzaile behar dira. Hiru hezitzaileek Zirimara proiektuan jardungo dute beste lau hezitzailerekin elkarlanean. Lanaldia urriaren 1etik ekainaren 15era artekoa izango da eta asteko lau orduko kontratua izango dute. 

Profilaren ezaugarriak

  • Aisialdiko zuzendari tituluduna edo/eta aisialdiko begirale tituluduna (ezinbesteko baldintza).
  • Lanpostuarekin erlazionatutako lan-esperientzia izatea. Zehazki, gorputz adierazpenaren arloan (dantza, zirkoa, mimika…), kaleko zein naturako joko-jolasetan eta aisialdiko zuzendari edo/eta hezitzaile moduan.
  • Usurbildarra eta euskal hiztuna izatea.

CVak entregatzeko azken eguna: irailak 24

Curriculum-ak eskolakirola@udarregi.eus helbidera bidali daitezke edo Udarregi Ikastolako zein Noaua!ko idazkaritzetan irailaren 24rako (24a barne).

Hautagaien balorazio prozesua

CV-ak ondorengo irizpideen arabera baloratuko dira:
a
1- Hezkuntzarekin zerikusia duen formazioa.
  • Jarduera fisikoarekin eta kirolarekin zerikusia duten graduak eta masterrak: 2 puntu.
  • Jarduera fisikoarekin eta kirolarekin zerikusia duten goi-mailako teknikariak edo eta Aisialdiko zuzendari titulua: puntu 1.

2- Lanpostuarekin erlazionatutako lan-esperientzia (kontratuduna).

  • Heziketa fisikoko irakasle moduan jardundako ikasturte bakoitzeko 6 puntu.
  • Lehen hezkuntzan irakasle moduan jardundako ikasturte bakoitzeko edo aisialdiko zuzendari moduan jardundako hilabete bakoitzeko 4 puntu.
  • Eskola kirolean jardundako ikasturte bakoitzeko edo aisialdi jardueretan (udajolas, udako kanpamenduak…) jardundako hilabete bakoitzeko 2 puntu.

3- Lanpostuarekin zerikusia duten bestelako jarduerak.

  • Gorputz adierazpen jardueretan edo kalean/naturan egindako joko-jolasetan boluntario moduan izandako jarduna: 0,5 puntu.
  • Udako kanpamenduetan edo aisialdi taldeetan ikasturtean zehar boluntario moduan izandako esperientzia: 0,2 puntu.

Hautaketa

Curriculum guztien artetik bost hoberenak hautatuko dira eta, irailaren 26an (osteguna) arratsaldeko 17:00tan, elkarrizketa batera deituko dira Potxoenean. Ondoren, bost horietatik hiru hautatuko dira, epaimahaiaren ebazpena irailaren 27an (ostirala) ezagutzera emango delarik.

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.