“Xua Gurasoekin Etxera” plataformak deituta, irailaren 27an euskal presoen eskubideen aldeko hileroko elkarretaratzea Orioko plazan egingo da

bariazioakIrailaen 27an Mikel Laboa plazan egitekoa zen euskal presoen eskubideen aldeko hileroko elkarretaratzea Orioko plazan egingo dela (20:00etan) jakinarazi du Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak. “Xua Gurasoekin Etxera” plataformak hitzordu bikoitza egingo du Orion eta hara joateko deia egin du; alde batetik “Xua Gurasoekin Etxera!” herri ekimenaren kantua aurkeztuko dute eta bestetik, sinadura bilketari ekingo zaio.

“Xua Gurasoekin Etxera!” kantua

“Xua Gurasoekin Etxera” plataformak jakinarazi du kantua uda honetan prestatu eta grabatu dela Orioko Amasoian baserrian. Bertan, Orio, Usurbil eta Zarautzeko hainbat musikari eta artistek parte hartu dute. Koreografia ere prestatu dute.

I27-Xua-Orio

Sinadura bilketa

Ostiralean ere sinadura bilkeri ekingo diote deitzaileek: “Nahi duen orok izango du aukera, paperean zein digitalean, ‘Xua gurasoekin etxera!’ ekimenaren alde sinatzeko. Bertan izango dira Xuaren aiton-amonak, senideak eta herri ekimen hau martxan jarri duten Orio, Usurbil eta Zarautzeko lagunak. Bertan izango zaretelakoan, agur bero bat”.

Herri ekimenaren zergaitia

Xua Valentziako Picassent espetxean jaio zen eta datorren urtarrilean beteko ditu hiru urte. Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga euskal preso politikoen alaba da. Gurasoek aurtengo ekainean bete dituzte 10 urte kartzelan. 12 urteko zigorraren ¾ ak ondo beteta dituzte beraz. Espainiako legediaren arabera baldintzapeko askatasunean beharko lukete.

Hiruren etxeratzea eskatzen du ‘Xua gurasoekin etxera’ herri ekimenak. Etxean behar dutelako legez. 2017ko urtarrilean jaio zen Xua Picassenteko espetxean. Han daude hirurak gaur egun. Baina laster banatuko da familia Xua Euskal Herrira etorriko baita urtarrilean. Eta gurasoek preso jarraituko dute, banaketa benetan gogorra izango da. Hiru urteko umetxo bati gurasoekin egoteko eskubidea kenduko zaio”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.