Atzo Usurbigo Osinalde industriagunean dagoen Ucin lantegian sutea izan zen

Atzo arratsaldean (irailak 24), 18:30ak inguruan Usurbigo Osinalde industriagunean dagoen Ucin lantegian sutea gertatu zen. Informazio iturrien arabera, larrialdietako zerbitzuak berehala hurbildu ziren bertara: suhiltzaileen hiru kamioi eta auto bat, herriko udaltzainak, anbulantzia bat eta ertzaintza. Gertaera lekura udal ordezkaritza bat ere gerturatu zen, tartean Usurbilgo alkatea, Agurtzane Solaberrieta. Sutearen eraginez zauriturik ez zela adierazi zute.

Atxegalden etxeko leihoak itxi zituzten

Herriko txoko askotatik begi bistakoa izan kea. Atxegaldeko auzotarrak lehenak izan ziren hori bizitzen. Etxeko leihoak itxi beharrean aurkitu ziren bat baino gehiago. Segituan, kirats handiko kea herri osoan zehar zabaldu zen laino batean bilakatuz, Zubieta aldera lehendabizi eta ondoren, haize aldaketarengatik, Aginaga aldera.

Sutea laminazio beroko trenean

SOS112

Udalak sare sozialen bidez emandako informazioaren arabera, enpresako arduradunek adierazi zieten, laminazio beroko trenak su hartu zuela, eta ez fundizioa egiten duten labeek. Udalak adierazi du Ucin lantegiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan jarraituko duela gertatutakoa argitu eta beharrezko diren neurriak hartzeko.

Usurbilgo Udala: Alkatea eta udal zinegotziak Ucin enpresara hurbildu dira, kea ikusi orduko. Enpresako arduradunek adierazi digutenez, laminazio beroko trenak su hartu du, eta ez fundizioa egiten duten labeek. Zorionez ez da langilerik zauritu, eta udal gobernuak harremanetan jarraituko du enpresarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin gertatutakoa argitu eta beharrezko diren neurriak hartzeko”.

Ucin sutea- Usurbilgo Udala

Agurtzane Solaberrieta, Usurbilgo alkatea: Kezka eta ezinegona eragin digu gaur Ucinen gertatu den suteak. Zorionez, langilerik ez da zauritu, baina enpresak kalte larriak izan ditu. Gertatutakoa argitzeko hartu-emanetan jarraituko dugu bihar”.

Ucin sutea- Agurtzane Solaberrieta

Herritarren kexak

Sutea gertatu eta hainbat herritarrek sare sozialen bidez argazkiak zabaldu zituzten. Aspalditik datoz kexak eta atzokoan ere herritarren kezka nabarmena izan zen.

This slideshow requires JavaScript.

20:00etan oraindik kea herrian zehar

Ucin sutea-Xingola1

Sutearen ondoren kea herrian zehar zabaldu zen. Arratsaldeko 20:00etan oraindik kearen arrastoa nabaria zen, garbi jakin gabe zer zen arnasten ari ginena. Xingola herritarrak 20:00etako irudiak zabaldu zituen sare sozialetan.

This slideshow requires JavaScript.

 

2018ko uztailaren 19an antzeko gertakari bat

ucin kea4

Atzoko sutearen eragindako ke eta usaien ondorioak ez dira kontu berriak. Iaz ere antzeko gertakari bat bizi izan zen herrian. 2018ko uztailaren 19an, arratsaldeko 18:30-19:00ak aldera ke multzo handia zabaldu zen Usurbilen, bereziki Atxegalde, San Inazio eta Kaxkoko inguruetan. Gertaeraren berri jakin bezain laister Udalak protokoloa martxan jarri eta Ucin latengira gerturatu ziren Xabier Arregi Usurbilgo alkatea, teknikari arduraduna eta udaltzainak. Gerturatu eta barrura sartu ziren zer gertatu zen jakiteko asmoarekin. (Ikus: usurbileginez.com)

telefono zerbitzua

telefonosUsurbilgo Udaleko udaltzaingoak aspaldi martxan dauka telefono zerbitzua. Ke-isuriak  sumatuz gero, Udaltzaingora deitzeko gonbita luzatzen dute. Hauxe, udaltzainen telefono zenbakia: 943 361 112

Informazio gehiago

2 responses to “Atzo Usurbigo Osinalde industriagunean dagoen Ucin lantegian sutea izan zen

  1. Pingback-a: Usurbilgo Udalak maiatza eta ekaina artean herriko aire kalitatearen neurketen eta emaitzen berri emango du gaur Potxoenean | Usurbildarrak aurrera

  2. Pingback-a: Ucin lantegiko sutearen ondorioz airearen kalitatearen egoera txarra izan zen atzo Usurbilen | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.