Ucin lantegiko sutearen ondorioz airearen kalitatearen egoera txarra izan zen atzo Usurbilen

Donostiatik keaHorrela ikusi zuten Donostiatik Ucin lantegian izandako sutearen kea (ez da muntaia, Donostiako portutik bidali diguten argazki orjinala da)

Atzo arratsaldean Usurbilgo Osinalde industriagunean dagoen Ucin lantegian izandako suteak eragin nabarmena izan zuen aire kalitatean. Horrela adierazi du Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Estraperlo kalean jarritako airearen kalitate-kontrolerako neurketa-kabinak. Arratsaldeko 17:00etatik  19:00ak bitartean P10a (material partikulatuak eragindako aire-kutsadurarekiko esposiziopeko biztanleriaren adierazlea) izugarri igo zen. Beraz, PM10 partikulen zenbatekoa kontuan izanda, airearen kalitatearen egoera txarra izan zen Usurbilen.

Ucineko sutea aire kalitatea

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Zuzendaritzak bere webgunean eskuragarri jarritako informazioa honako estekan duzue: euskadi.eus/CalidadAireWar

Aire kalitatea1

Udala informazioa biltzen ari da

Usurbilgo Udalak sare sozialen bidez emandako informazioaren arabera, enpresako arduradunek adierazi diete, laminazio beroko trenak su hartu zuela, eta ez fundizioa egiten duten labeek. Momentuz ditugun datuen arabera, Udala Ucin lantegiko arduradunekin eta Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan dago gertatutakoa argitu eta beharrezko diren neurriak hartzeko.  kalean Bestalde, Estraperlo kalean dagoen airearen kalitate-kontrolerako neurketa-kabinak emandako datuen inguruko informaziorik ez du baloraziorik egin. Honen berri eman bezain pronto jakinaraziko dugu.

Zubietan, Lasarte-Orian, Andoainen eta Usurbilen

Aire kalitate estazioa1Estraperlo kalean jarritako airearen kalitate-kontrolerako neurketa-kabina.

Airearen kalitate-kontrolerako neurketa-kabina hauek (Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Zuzendaritzak ezarritako baldintzak betetze aldera) erraustegiaren inguruko airearen kalitate-kontrolerako jarri dira, zehazki Zubietan, Lasarte-Orian, Andoainen eta Usurbilen.

Aire kalitate Mapa

Airearen kalitate-kontrolerako neurketa-kabinak jarri beharra, Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuordeak 2010eko apirilaren 23an Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresari erraustegirako ingurumeneko baimen bateratua ematen dion ebazpenean zehazten da (ikus: euskadi.eus).

Jarritako gainontzeko neurketa-kabinen egoera

  • Lasarte-Oria: lehen neurketak 2018ko maiatzaren 4koak. Oraindik ez daude eskuragarri parametro gehigarrien neurketak.
  • Andoain: lehen neurketak 2018ko apirilaren 4koak.
  • Zubieta: parametro guztien lehen neurketak 2018ko ekainaren 1ekoak.

neurketa-kabinak arazoak izan ditu udaran

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Zuzendaritzak bere webgunean eskuragarri jarritako informazioaren arabera, Estraperlo kalean jarritako airearen kalitate-kontrolerako neurketa-kabinak arazoak izan ditu udaran. Esate baterako, uztailaren 15etik 22ra ez da inolako parametroren neurketarik jaso webgunean. Egun oraindik eurien inguruko neurketarik ez da jasotzen. Horrez gain, neurketa-kabinak oraindik ez ditu neurtzen Usurbilgo Udalak espresuki eskatutako hainbat parametro: O3, BTEX eta PM2,5 esate baterako (ikus: Udalberri 14 zbk, 6 eta 7 orrialdeak).

Ingurumeneko baimen bateratuan zehaztutakoaren arabera, GHK-k jarraipena egiteko prestatutako proposamenean Usurbilgo herrian jarri beharreko neurketa-kabinak honako parametroak neurtzea proposatu zuen: NOX, PM10 eta kontrol meteorologikoa.

parametro gehiago neurtzeko eskaera

Usurbilgo Udalak berriz, hauez gain parametro gehiago neurtzea eskatu zuen. Besteak beste honakoak: O3, BTEX eta PM 2,5. Lasarte-Oriako Udalak ere, antzeko eskaera egin zuen Lasarte-Orian jarri beharreko neurketa-kabinarako. GHK ordea ukatu egin zen. Urtebete baino gehiagoko gorabeheren ondoren, azkenean, GHK-k amore eman zuen eta 2019ko martxoaren 15an esleitu zuen Lasarte-Oria eta Usurbilgo airearen kalitatea neurtzeko kabinetan txertatu beharreko elementu gehigarriei buruzko hornidura kontratua (ikus: apps.euskadi.eus).

Udalak 2019ko urtarrilean eman zuen neurketa-kabina jartzeko baimena eta obrak otsaila-martxoan burutu zituen EKONDAKIN ENERGIA Y MEDIOAMBIENTE S.A. enpresak. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Zuzendaritzaren webgunean eskuragarri dauden lehen datuak 2019ko apirilaren 13koa dira eta parametro gutxi batzuei dagozkie. Gaur oraindik, udalak eskatutako parametroen neurketak ez daude eskuragarri, ezta prezipitazioei dagokiena ere.

material partikulatuen inguruko informazioa

Hona hemen Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak airean zabaldu daitezkeen material partikulatu edo partikula esekiei buruz dioena:

Material partikulatua

Arazo gehien eragiten dituen kutsatzaileetako bat material partikulatua edo partikula esekiak izaten dira. Partikula horiek tamaina askotakoak izaten dira, eta airearen kalitatearen legedian material partikulatuaren bi zatiki ageri dira, osasunean eta ingurumenean duten eraginaren arabera:

  • PM10, 10 µm-tik beherako diametroa duen material partikulatua.
  • PM2.5, 2.5 µm-tik beherako diametroa duen material partikulatua.

Bi jatorri izan ditzake material partikulatuak:

  • Naturala: itsas-aerosola, minerala, polena edo landareek igortzen dituzten substantzia organikoak.
  • Antropogenikoa: zirkulazioa, industria, eraikuntza-lanak, etxeetako berogailuak.

Horretaz gain, jatorri primarioa izan dezakete, zuzenean igortzen denean (diesel motorren kedarra edo zementu-fabrikek edo altzairu-fabrikek igorritako partikulak kasu), edo sekundarioa, eraldaketa kimikoek aitzindarietatik sorrarazitakoa (nitratoak eta sulfatoak kasu) edo konposatu organiko hegazkorren kondentsazioak eragindakoa denean.

Nola neurtzen dira partikulak?

PM10 eta PM2.5 direlakoak zehazteko erreferentziako metodoa grabimetrikoa da. Metodoaren oinarria aire-lagin bat emari finkora igaroaraztea da, horretarako material partikulatua geratuko den iragazki bat erabilita. Ondoren, laborategian pisua hartuko da, iragazki zuriaren pisua kenduta eta emariaren arabera zatikatuta: hala PM kontzentrazioa lortuko da. Neurketa horiek egiteko UNE EN 12341:2015 arauak ezarritako kaptadoreak daude. Europako erreferentziako arau horietan agertzen dira metodo grabimetriko bidez PM10aren eta PM2.5aren frakzio masikoa zehazteko espezifikazioak.

One response to “Ucin lantegiko sutearen ondorioz airearen kalitatearen egoera txarra izan zen atzo Usurbilen

  1. Pingback-a: Usurbilgo Udalak maiatza eta ekaina artean herriko aire kalitatearen neurketen eta emaitzen berri emango du gaur Potxoenean | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.