Diru bilketa kanpaina martxan Zubietako erraustegia piztuz gero eragingo duen kutsaduraren kontrol independentea finantzatzeko

EAM Crowdfounding1

Pasa den astean Zubieta Lantzen Kultur eta Kirol Elkarteak, erraustegiaren kutsagaiak neurtzeko abian jarri duen egitasmoa finantzatzeko bideez informatu zien zubietarrei.  Zubietako eta Gipuzkoako erraustegia piztuko balute, hark isuri ditzakeen kutsagaiak neurtzeko azterketa zientifiko independentea egiten hasi dira eta horretarako Holandako (Toxicowatch) fundazio batekin eta Eusko Jaurlaritzak akreditaturiko Euskal Herriko enpresa batekin lanean ari dira (ikus: Zubieta Lantzenen agerraldia).

diru ekarpenak egiteko hiru modu

Zubieta Lantzenek jakinarazi du diru ekarpenak egiteko beste hiru bide zabaldu direla:

1 – Zubieta Lantzen elkartearen kontu zenbakia: ES45 2095 5069 06 1064132086.

2 – Laguntza biltzeko mahaia Zubietako plazan (Eliza inguruan):

  • Irailak 26, osteguna, 17:00-18:30.
  • Urriak 5, larunbata.

3 – Crowdfounding kanpaina

Errausketaren Aurkako Mugimenduak ekimenarekin bat egiten duela iragarri du eta ikerketaren gastuei aurre egiteko laguntza bilketa kanpaina batekin hasi da: crowdfounding kanpaina: “Gipuzkoako Foru Aldundiak egin behar lukeen lana herritarrok egingo dugu! Egin ekarpena eta lagundu jendearen artean ekimena zabaltzen mesedez! Biba gu”

Hemen crowdfundingean ekarpena egiteko lotura: vkm.is/erraustegiarenkontrola

Errausketaren Aurkako Mugimendua

“Zubieta Lantzen elkarteak lotuta, nazioarteko fundazio bat eta Eusko Jaurlaritzak akreditatutako enpresa bat Gipuzkoako erraustegiaren inguruetan kutsadura laginak hartzen aritu dira irail hasieran. Analitika egingo dute eta honenbestez, argi jakingo dugu zein den egoera erraustegia piztu aurretik. Gipuzkoako Aldundiak azpiegitura kutsatzaile hau piztea erabakiko balu, urtero kutsadura frogak egitea da asmoa. Emaitzak oso erraz konparatu ahal izango ditugu, arrautza, goroldio,lur eta landareetako laginak hartu baitituzte, geolokalizazio datuekin.

Nazioarteko ikerlariak Euskal Herrira ekarri, laginak hartu eta beren herrialdeetan azterketa analitikoak egiteak diru kostu bat dauka. Horregatik, Errausketaren Aurkako Mugimendua osatzen dugun talde eta herritarrok erabaki dugu ikerketa babestea eta finantzaketa lortzen laguntzea”.

13.000 euro

Helburua 13.000 euro biltzea da ikerketarekin aurrera jarraitzeko eta horretarako Errausketaren Aurkako Mugimenduak norbanako, eragile sozial eta Udalei dei diete  ikerketa independentea babesteko: “13.000 euro bildu behar ditugu denon artean ikerketarekin aurrera jarraitzeko. Norbanako, eragile sozial eta Udalei dei egiten diegu ikerketa independentea babestera. Bakoitzak ahal eta nahi duen neurrian ekarpena eginez, denon artean, kutsaduraren datu zientifikoak gure eskuetan izatea autodefentsa gisa ulertu behar dugu. Hortik gora jasotzen duguna erraustegiaren aurkako borrokarako baliatuko dugu”.

EAM Crowdfounding2Une honetan 2.070€ bildu dituzte (2019.09.25/12:30)

Ekarpenak azkar egiteko deia

“Ordainketak berehala egin behar ditugu, beraz, animatzen dugu lagundu nahi duen jendea ekarpena azkar egitera. Webgunean, nahi bada behintzat, ekarpena egin dutenen zerrenda argitaratuko dugu babesle gisa. Horregatik, crowdfundinga abiatu dugu. Lotura honetan egin daiteke ekarpena: vkm.is/erraustegiarenkontrola. Dirua jartzen duenari, finantzaketan laguntzeagatik opari gisa errausketaren aurkako banderolak emango dizkiogu. Kontu korronte bidez ere ekarpena egiteko aukera dago. Hauek dira datuak: Titularra Zubieta Lantzen: ES45 2095 5069 06 1064132086″.

verkami.com

Verkami gunea kultura eta sormenarekiko pasioa duen talde bat da: “Bide osoan lagunduko zaitugu. Tresna onenak, Europako mezenas ekosistemarik handiena eta munduko arrakasta mailarik altuena ditugu. Zeren zain zaude?”. Bertan Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak diru-bilketa kanpaina jarri du martxan.

Proiektuari buruz

“Markel Olano buru duen Gipuzkoako Foru Aldundiak Donostialdeko erraustegia pizten badu, kutsaduraren kontrol independentea egingo dugu urtero. Munstroa piztu aurreko datuak esku artean izatea oso garrantzitsua zenez, Zubieta Lantzen elkarteak zirt-edo-zart egin eta bi enpresa zientifiko kontratatu zituen: Batetik, Herbehereetako ToxicoWatch fundazioa –mundu osoan erraustegien eraginak aztertzen ditu–, eta bestetik, Eusko Jaurlaritzak akreditatutako Euskal Herriko enpresa bat. Irail hasieran hartu dituzte laginak, azpiko argazkian ikus daitekeenez.
Erraustegiaren eragin eremuaren barnean, 10 kilometroko erradioan, milaka lagun bizi dira. Horregatik, kutsaduraren eragina neurtzeko ondorengo lekuak hautatu dira eta dagoeneko lehen laginak hartu dira geolokalizazio bidez lekuak ongi finkatuta utziz etorkizunerako: Zubieta herrian, Añorgan, Donostian, Usurbilen, Lasarten, Urnietan, Hernanin, Andoainen eta Zubietan, Realak entrenatzen duen lekutik eta ondoan dagoen Landaberri ikastolatik hurbil. Azken batean, borrokatzeko bide berritzailea da herritarrok azpiegitura kutsatzaile batek eragingo duen kutsadurari buruzko datu zientifiko fidagarriak izatea. Erraustegiaren Aurkako Mugimendutik babes osoa ematen diogu ekimenari eta finantzaketa lortzen lagundu nahi dugu”.

Sariei buruz

“Sari nagusia gizarteari egingo diogu denon artean, kutsadurari buruzko datuak modu gardenean jakinaraziko baititugu, eta erraustegia pizten badute, urtero-urtero egingo baititugu kutsadura ikerketak. Erraustegiek askatzen dituzten kutsadurak akumulatzaileak dira, hau da, izaki bizidunek jaten badituzte pilatzen joaten direla eta ezin direla kanporatu, horrenbestez, urtez urte kutsadura igotzen nola joango den ikusiko dugu. Diru ekarpena egiten dutenei leihoan jartzeko erraustegiaren aurkako banderolak emango dizkiegu opari. Baita, ikerketa independentearen babesle gisa agertzeko aukera eman ere”.

Nor garen

“Erraustegiaren Aurkako Mugimendua Gipuzkoako erraustegiaren aurka borroka egiteko sortutako herritarron eragilea da. Herriz herri antolatutako herri mugimenduon batura da: Donostia Bizirik, Hernanin Zero Zabor, Andoaingo Ipar Haizea, Lasarteko Aire Garbia eta Gipuzkoa Zutik taldeok batu ditugu indarrak bertan”.

Zertara bideratuko ditugu zuen ekarpenak

“Jasoko dugun diru guztia bi enpresa hauei beren lana ordaintzeko baliatuko dugu. Nazioartetik zientzialariak Euskal Herrira ekarri, laginak hartzeko estantzia ordaindu eta batez ere, gerora beren herrialdean analitika egiteak kostu hau du. 13.000 euro baino gehiago jasoko bagenu, mugimendu gisa buruan ditugun ekimen batzuk prestatu eta finantzatzeko bideratuko genituzke. Beti ere, erraustegia gelditzea helburu izango duten ekimenak”.

Aurreikusitako egutegia

“ToxicoWatch fundazioko kideek emaitzak edukitzeko bi hilabete-bi hilabete eta erdi beharko dituztela adierazi ziguten. Datuok ardura osoz kudeatuko ditugu, eztabaida antzuak ekidin asmoz. Sariak azaroan banatuko ditugu, banderolak helaraziz ekarpena egiten dutenei”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.