Fridays for Future gazte mugimenduak antolatuta, nazioarteko klimaren aldeko greba gaur

I27-Larrialdi klimatikoa mobilizazioak

Fridays for Future gazte mugimenduak nazioarteko klimaren aldeko greba antolatu du gaurko (irailak 27), eta dozenaka eragilek bat egin dute Euskal Herrian. Hiriburuetan protestak izango dira eguerdian eta arratsaldean. Gazte mugimenduak daude deialdiaren atzean, eta haiekin bat egin dute ingurumenaren esparruan ari diren dozenaka eragilek, Klima Larrialdiaren aldeko Aliantza osatuta. Benetako neurriak hartzeko eskatu nahi dute, hortaz, gaurko mobilizazioen bitartez. Fridays For Future taldearen arabera, 120 herrialdetan egingo dituzte grebak eta mobilizazioak.

Elkarretaratzeak eta manifestazioak

Deitzaileek “Lehenengo geure etxean irabazi behar dugu” manifestua kaleratu dute. Bertan Gipuzkoako gizarteari gaurko mobilizazioekin bat egiteko eskatu dute, planeta mailako krisi edo larrialdi ekologiko handi batean murgildurik gaudelako: berotze globala, aldaketa klimatikoa, ekoizpen eta kontsumo eredu jasanezina, hondakin eta plastikoen kudeaketa jasanezina eta airean, uretan, elikagaietan eta ingurumen guztian dauden kutsadura maila handiak. Euskal Herrian, hiriburuetan egin dute biltzeko deia.

  • Donostia: elkarretaratzea 12:00etan, Donostiako Boulevarden eta manifestazioa 18:00tan, Donostiako Alderdi Ederretik abiatuta.
  • Bilbo: elkarretaratzea 11:00eta, udaletxearen aurrean eta manifestazioa 19:00etan, Guggenheim museotik abiatuta.
  • Gasteiz: eguerdian aterako da martxa, Plaza Berritik
  • Iruñea: elkarretaratzea 12:00etan, udaletxean eta manifestazioa, 18:00etan udaletxetik.
  • Baiona:: Manifestazioa15:00etan, Paul Bert plazatik.

Deitzaileak

  • Fridays For Future mundu mailako mugimendua.
  • Gurasos.
  • Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldea.
  • Eguzki.
  • Errausketaren Aurkako Mugimendua.
  • Ernai.
  • LAB.
  • Steilas.
  • EHNE.
  • Greenpeace.
  • CCOO.

Lehengo gure etxean irabazi behar dugu

“Planeta mailako krisi edo larrialdi ekologiko handi batean murgildurik gaude: berotze globala, aldaketa klimatikoa, ekoizpen eta kontsumo eredu jasanezina, horrek dakartzan ondorio ezin larriagoekin: hondakin eta plastikoen kudeaketa jasanezina eta airean, uretan, elikagaietan eta ingurumen guztian dauden kutsadura maila handiak.

Krisi hau ez da naturala. Aberastasuna metatzeko irrikak ekarria da, kontrolik gabeko kontsumo eta ekoizpenaren bitartez. Mugarik gabeko liberalismoan oinarritzen da, non interes ekonomikoak gailen diren pertsonen bizitza eta duintasun, osasun eta planetaren beraren zein bertako espezieen biziraupenaren gainetik.

Oso maniobra tarte eskasa daukagu. 11 urte baino ez ditugu batez besteko tenperatura 1,5ºC goratu ez dadin eragozteko, eta era horretan aldaketa klimatikoaren eragin suntsitzaileenak ekiditeko. Horretarako beharrezkoa da gobernuek eta enpresek neurri eraginkorrak jar ditzatzen mahai gainean, eta gainera, modu bidezkoen egin dezaten, herritarrak kontuan harturik. Euren interes partikular eta ekonomikoak albo batera itzi behar dituzue eta erdigunean bizitza, ingurumena eta justizia jarri”

I27-Larrialdi klimatikoa manifestua

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.