Aginagako San Praixku jaiak urriaren 3tik 12ra ospatuko dira

SanPraixkuak2019

Urriaren 3tik 12ra Aginagako San Praixku jaiak ospatuko dira. Dagoeneko Aginagako Jai Batzordeak egitaraua finkatu du: “Hemetxe ditugula San Praixkuak. Haur, gazte eta helduentzako egitarau zabala aurtengo egunek dakarkigutena”.

san praixku jaietako egitaraua


Urriak 3, osteguna: San Praixku bezpera

  • 19:00 XVIII. Gizonezkoen ligaxkako pilota finala eta emakume pilotarien erakustaldia.

Urriak 4, ostirala: San Praixku Eguna

  • 11:00 Meza nagusia.
  • 12:00 Jubilatuen hamaiketakoa Aginaga sagardotegian, bertsolariek alaitua.
  • 18:00 Txupinazoa Eliza Zaharreko balkoian pregoi eta brindisarekin; txanpaina gure kontu!
  • 18:30 Aginagarren arteko erronka.
  • 19:30 Sardina eta sagardo dastaketa Ane Azkonobieta eta Manex Torrealdai trikitilariek alaitua.
  • Bitartean, XXXVII. toka txapelketa herrikoia eta buruhandi bizkor-bizkorrak!

Urriak 5, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna

  • 05:30 Oilasko biltzaileen gosaria.
  • 06:00 Indarrak hartu ondoren, oilasko biltzaileen irteera Atarialde Elkartetik.
  • 11:00 Oilasko biltzaile txikien irteera Mapildik.
  • 18:00 Gazte eta helduentzako karaokea!
  • 19:30 Herri poteoa.
  • 21:00 Herri afari bikaina. Sarrerak Arraten salgai irailaren 29ra arte: 25€ helduenak eta haurrenak 12€.
  • 23:30 Erromeria frontoian: Oharkabe.
  • 02:30 Euskal rumba Eliza Zarrean: Kilimak.
  • Ondoren: DJ Jotatxo.

Urriak 6, igandea: Gora Herria Eguna

  • 09:00 Tiro platoa.
  • 16:00 XXXVIII. Mus txapelketa Eliza Zaharrean (izen ematea, 15:30-16:00 artean).
  • 16:00 Partxis lehiaketa haurrentzat ludotekan.
  • 18:30 Globo aerostatikoan igoerak egiteko aukera izango da Atarialde Elkarte ondoko zelaian. Aaalaaaaa…
  • 19:00 Piper frijitu eta sagardo banaketa herriko plazan.

Urriak 11, ostirala: Umeen Eguna

  • 10:00 Umeen jokoen hasiera.
  • 13:00 Umeen bazkari goxo-goxoa karpan, mmm…
  • 16:00 Puzgarriak.
  • 18:00 Txokolate banaketa eta buruhandi bizkor-bizkorrak!
  • 19:00 Herriko jubilatuen eskutik opari jaurtiketa haurrei, Arratetik plazara, iepa iepa!
  • 19:30 Patata tortila txapelketa.
  • 20:00 Zezen suzkoa plazan zehar; egin ihes txikito, erreko hau!
  • Ondoren, herri poteoa.
  • 21:00 Gazte afaria Aginaga Sagardotegian. Sarrerak 25 eurotan urriaren 6ra arte salgai Usurbilgo Aitzagan eta Arraten.
  • 23:00 Txosna irekiera.
  • 23:30 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Rukula eta Andoni Bakarlaria.
  • Ondoren, DJ Seymar.

Urriak 12, larunbata: Gaupasa Eguna

  • 12:00 Serigrafia tailerra, “Zatzaizkit”-eko Beñat Iraolaren eskutik.
  • 13:00 II.Tiratxinas jaurtiketa txapelketa.
  • 15:30 Trainerila estropadak errioan: Gizonezkoen X. eta Emakumezkoen IV. ikurrinak. Euskotren Ligako neskak eta Euskolabel Ligako mutilak izango dira hurrenez hurren, etxeko trainerila anfitrioi delarik!
  • 18:00 Eriz Magoaren “Auskalo” saioa.
  • 19:00 Elektrotxaranga plazan zehar: Elektropapo.
  • 23:30 Kontzertuak frontoian: Liher eta Enkore.
  • Ondoren, erromeria: Larrian Gozo.
  • 04:00 DJak Eliza Zaharrean eta karpan.
  • 07:30 Errefus-bilketa!

herri eta gazte afaritarako txartelak

herri eta gazte afaritarako txartelak salgai jarriak ditu Jai Batzordeak.

  • Urriak 5, larunbata: 21:30ean herri afaria frontoian. Sarrerak Arraten irailaren 29ra arte salgai; helduenak 25 eurotan eta haurrenak 12 eurotan.
  • Urriak 11, ostirala: 21:00etan gazte afaria Aginaga sagardotegian. Sarrerak urriaren 6ra arte Aitzaga eta Arrate tabernetan, 25 eurotan salgai.

Oharrak

  • Aginagako Jai Batzordea ez da arduratzen egun hauetan gerta daitezkeen ezbeharrez.
  • Usurbilgo Udalak babesturiko festak direnez, ardura zibilaren aseguru poliza ere Udalak bereganatzen du.
  • Eskerrik asko Orioko Arraun Elkarteari, estropaden antolaketan laguntzeagatik.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.