Gaur, “Autodeterminazioa ez da delitua. Euskal Herria Kataluniarekin bat” elkarretaratzea Donostian

Urriak 1 -Sortu

 

Gaur, urriak 1, Kalalunian erreferenduma egin zela bi urte betetzen dira eta horren harira ANCk manifestazioa deitu du Bartzelonan astearte arratsaldez. Ez da ekitaldi bakarra izango, Katalunian osoan egingo dira urriaren 1eko erreferenduma eta orduan jasandako errepresioaren gorazarre eta salaketak. Euskal Herrian berriz, Sortuk Autodeterminazioa ez da delitua. Euskal Herria Kataluniarekin bat” lemapean elkarretaratzeak deitu ditu hiruburuetan:

  • 19:00, Donostiako Artzai Onean.
  • 20:00, Bilboko Arriagan.
  • 19:30, Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan.

Sortu

“Katalunian, erreferendumaren ondoren, buruzagi politiko eta sozialak espetxeratu eta epaitu ditu Espainiar Erreinuak. Orain herritar antolatuak espetxeratzeari ere ekin diote. Guztia Guardia Zibilak eraikitako txosten gezurrez eta asmakizunez beteekin. Estatuko estolderiak ur zikina indar osoz bonbeatzen ari dira bigarren urteurrenaren eta sententziaren publikazioaren bueltan.

Bi herriok indarrak batzeko garaia da. Autodeterminazioa ez dela delitua ozen aldarrikatzeko garaia da. Honen defentsa inoiz baino ozenago egiteko garaia da. Herrien askatasun egarria sakoneko korrontea da. Olatu bat pasako da beharbada, baina gehiago ere eragingo ditu. Korronte geldiezina da. Aukera berriak datoz Europan. Ziurgabetasun garaiak dira eta edozer gerta daiteke. Olatu berrietarako prest egotea dagokigu. Olatu berriak eragiteko baldintzak sortzea ere bai”.

Lledonerseko espetxera martxak

Une berezienetakoa Lledonerseko espetxekoa izango da. Arratsaldean inguruko herrietatik martxak egingo dira eta bertan, 21:30ak aldera, ANCk eguneko ekitaldi Nagusietakoa egingo du, Elisenda Paluzie erakundeko lehendakariaren hitzaldiarekin. ANCk azaldu duenez, eguneko helburu nagusietakoa da erreferenduma posible egin zuten herritarrak haien artean biltzea.

100 bat kilometroko ibilbidea

ANCk hiru martxa handirekin erantzungo dio Gorenaren epaiari. Hiru egunez zehar egingo dira ibilaldiak, guztira 100 bat kilometro, eta hiruek Bartzelonan egingo dute bat hirugarren egunean. Denbora tarte horretan Kataluniako errepide garrantzitsuenak bete nahi dituzte antolatzaileek.

Oraindik ibilbide guztiak zeintzuk izango diren publiko egin ez dituzten arren, lehen bi egunetan 40 kilometroko ibilaldiak egingo direla iragarri dute, eguerdira arte 20 eta beste 20 arratsaldez. Hirugarren eguneko martxa 20 kilometrokoa izango da.

Ekintza gehiago ere egingo dituztela adierazi dute antolatzaileek, baina oraindik ezin dela horien berri eman. Ekintza eta ekitaldi ugari aurreikusten dira epaiari erantzuteko. Tsunami Demokratikoaren segilupean zabaldu den beheko kartel hau, esate baterako, asko zabaltzen ari da eta herritarrei adi egoteko dei egiten die, besteak beste, jakiak gainean eramateko eskatuz: “porta provisions”.

Katalunia epaiketa erantzuna

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.