Urriaren 10ean Zubietako zerbitzuetan, ura eta hondakinak bereziki, izango diren aldaketen berri emango da Kaxkapen

Zubietako garbitxikiaBarazarreko garbitxia (Arg.: Usurbilgo Udala)

Usurbil, Donostia eta Zubietako ordezkariek urriaren 10ean (osteguna) bilera irekia deitu dute urriaren 21etik aurrera Zubietako zerbitzuak eta bereziki ura eta hondakinen bilketan izango diren aldaketen berri emateko. Bilera Zubietako Kaxkape lokalean egingo da, arratsaldeko 19:00etan.

Udala Zubietako hondakinen arduradun

Urriaren 21etik (astelehena) aurrera, Usurbilgo Udalak hartuko du Zubietako kaxkoko hondakinen ardura, Donostiako eta Usurbilgo udalek eta Zubietako Herri Batzarrak martxoan sinatutako hitzarmenaren haritik. Hondakinen kudeaketaz gain, bestelako zerbitzu batzuk ere aldatuko dira. Bi aldaketa nagusiak ur zerbitzuari eta hondakinen bilketari lotutakoak dira:

  • Ur zerbitzuari dagokionez, Zubietako kaxkoa Añarbeko urarekin hornituko dute, eta Learritza pasealekuko eraikinak, Usurbilgo urarekin.
  • Hondakinei dagokienez, Irigoien kaleko eta Errota bideko edukiontziak kendu, eta, horien ordez, Etarte eta Barazarren eraiki berri dituzten Garbitxikiak erabili ahal izango dira.

Garbitxirako giltza behar da

Garbitxikiak edozein ordu eta egunetan erabili ahal izango dira, giltza baten bidez. Giltza horiek eskuratzeko bi hitzordu jarria dira, biak Kaxkape lokalean. Horiez gain, Usurbilgo Udaleko atez ateko bulegoaren ohiko ordutegian ere jasotzeko aukera egongo da:

  • Urriak 18, ostirala: 16:00etatik 19:00etara
  • Urriak 19, larunbata: 11:00etatik 13:00etara.

Donostiarrak diren zubietarrei galdeketa

Donostiarrak diren zubietarrei hondakinak atez ate biltzerik nahi ote duten edo ez galdetuko zaie.

tasen ordainketak bakoitzaren udalerrian

Zubietarrei dagozkien tasak (ura, hondakinak eta bestelakoak) beren udalerrian ordainduko dituzte, nahiz eta zerbitzua beste udalerriak eman.

Informazio gehiago: usurbil.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.