Aginagako Jai Batzordeak sexu erasoen aurkako protokoloa kaleratu du San Praixku jaietarako

Aginagako Jai Batordea Protokoloa

Aginagako Jai Batzordeak sexu erasoen aurkako protokoloa kaleratu du San Praixku jaietarako. 2018ko jaietan landu zen protokoloan oinarritu dira aurtengoa osatzeko orduan, horren gainean berrikuntzak txertatu dituzte. Usurbilgo Santixabel jaietan egin zen moduan, kontagailu bat jarriko da Eliza zaharrean sexu erasoak baleude horiek zenbatzeko.

erasoak ez isiltzeko deia

Aginagako Jai Batzordeak espresuki erasoak ez isiltzeko deia luzatu diete herritarrei: “Aginagako Jai Batzordeak ez du inolako indarkeria egoera edota jarrera sexistarik onartuko! Hori helburu, inguruan jazotako eraso oro salatzeko deia egiten dugu. Txosnetako arduradunengana edota barraz kanpoko besoko moredunengana jo zalantzarik egin gabe, ez isildu! Ez dezagun erantzunik gabeko, erasorik onartu! Jai parekide eta osasuntsuen alde, gora borroka feminista!”.

Protokoloaren ardatzak

Erasoren bat ikusiz gero, erasotuarengana jo eta laguntza behar duen galdetu. Hala bada besoko morea dutenengana jo edo txosnara gerturatu. Eraso baten berri ematen bada hona hemen jarraitu beharreko ardatzak:

  1. Salaketa jasotzen duenak egiten ari dena utzi eta erasotuari kasu egin.
  2. Arretaz entzun (azalpenak, beharrak…) eta ez jarri zalantzan egoera.
  3. Leku fisiko seguru bat bermatu, entzun, lasaitu…
  4. Erasoa identifikatu eta zehaztu.
  5. Erantzuna eman. Erasotzailearekin hitz egin eta argi azaldu ez dela halako jarrerarik onartuko: gunetik kanporatu! Erasoaren berri eman inguruan (ahoz aho, mikroz…). Morborik ez, erasotuarekiko errespetuz!

Salaketak egiteko telefono zenbakia

629 615 609

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.