Urriaren 6an Zarautzeko Salbatore Mitxelena Ikastolak ‘Kilometroak 2019’ jaia ospatuko du

Kilometroak2019

Igandean (urriak 6) Kilometroak jaia ospatuko du Zarautzeko Salbatore Mitxelena Ikastolak “Ni hi hura ikastola mundura” lemapean: “Ni-ak hi-a behar du izateko, eta hi-ak ere bai ni-a. Ni-ak eta hi-ak, halaber, hura behar dute izateko. Elkarrekin gaudelako gara. Norbanakoaren errespetuan eta bestearen aitortzan oinarrituta, elkarren artean egin, sortu eta eraiki dugula eta eraikiko dugula azaldu nahi dugu”.

Salbatore Mitxelena ikastola: “Zarauzko ikastola izan zen euskaraz ikasi ahal izateko herrian lehen hazia erein zuen ikastetxea, pedagogia iraultzaile eta aurrerakoi batekin. Bideari legez kanpo ekinda, dozenaka gurasoren ausardiarengatik izan ez balitz, Zarautzek ez luke ikastolarik izango gaur egun. Herritarrek sortu zuten ikastola, beren diruarekin, konfiantza itsua jarrita zer emango zuen ez zekiten proiektu batean, euskaltzale eta aurrerakoiak zirelako, eta beren seme-alabentzat halako hezkuntza nahi zutelako”

molde honetako azken jaia

Antolatzaileek iragarri dute aurtengo Kilometroak jaia molde honetako azkena izango dela: “Festak jarraituko du, baina beste eredu batekin. Era honetako azkena da, eta lehertu egingo dugu! Ikastola beti izan da aurrerakoia, aktiboa, etengabe mugitu da, iraultzailea izan da, arriskatu egin du eta orain arteko apustuek emaitza onak eman dituzte. Ildo horretan segitzen dugu, batez ere euskaltzale. Euskaraz bizi den eta bizi nahi duen komunitate bati oinarri sendoak jartzen, hezkuntzan marko pedagogiko aitzindariak martxan jartzen, gure etorkizuna oinarri-oinarrietatik jorratzen”.

3 gune

Ibilbideak 3 gune izango ditu eta bakoitzean egitarau zabala egongo da egun guztian zehar:

  1. Ikastola: Erronka, Arimux, Kiki Bordatxo (plaza dantzak), Herri kirolak, Maddi, Saltsa ikastaroa,…
  2. Mollarri: Sonakay, Ene Bada, Ai Ama, Aneguria, Mac Onak eta Band Sound.
  3. Malekoia: Break dance, Erronka, Pottors eta Klito, Raitx, Axi Muniain (Carver tailerra), Skasti, Optika, Joseba Irazoki eta lagunak, DJ Ines eta Billy Arizona.

Kilometroak2109 egitaraua

Zirkuitoa

Kilometroak zirkuitoa

LURRALDEBUS

Urriaren 6an, Zarautzen 2019ko Kilometroak ospatuko dela eta, Lurraldebusek jakinarazi du Suhiltzaileen biribilguneko geralekua tokiz aldatuko dela linea hauetan:

  • DO01 Donostia > (Zarautz) > Bilbao
  • DO02 Donostia > (Zarautz) > Vitoria-Gasteiz
  • DO50B Donostia > (Zarautz) > Aeropuerto Bilbao
  • DG07 Eskoriatza > Donostia
  • DB02 Donostia > Eibar
  • DB03 Donostia > Lekeitio

Lurraldebus

Euskotren

Euskotrenek tren-zerbitzu berezia eskainiko du urriaren 6an, Zarautzen ospatuko den Kilometroak jaia dela eta. Goizean, Kilometroak jaira joateko tren bereziak egongo dira San Pelaioko geralekura (Zarautz), Irunetik (30 minuturo) eta Altzatik (orduro). Tren horiek ohiko geltoki guztietan geratuko dira, baina ez da Amaran tren-aldaketarik egin beharko. Gainera, Eibarretik Zarautzera doan zerbitzua indartuko da, goizean, Zarautzera joateko, eta arratsaldean, itzultzeko; ohiko eskaintza bikoiztu egingo da.

Kilometroak jaitik itzultzeko, Amara/Irunerantz joan nahi dutenek, San Pelaioko geralekutik aterako diren tren bereziak (tren-aldaketarik gabe) hartu beharko dituzte. Zarauzko geltokia Eibar/Bilborantz joan nahi dutenek erabili beharko dute. Horrela, sarrerak eta irteerak erraztu nahi dira, eta jendea tren ezberdinetan banatu. Helburu horrekin, hain zuzen, Euskotrenek MUGI / BARIK / BAT txartelak erabiltzea gomendatzen du.

Tren bereziak E1 zein E2 lineatako igandeko ohiko zerbitzuaren osagarriak izango dira. Dena den, egun osoan zehar, E1 lineako trenak (Amara-Matiko) bederatzi minutuko aurrerapenarekin ibiliko dira Amara eta Zarautz artean.

Autobus zerbitzuan, Euskotrenek DB02 Ermua-Donostia (AP-8) eta DB03 Lekeitio-Donostia (AP-8) lineetako Lurraldebus autobusen Zarautzeko geltokietako bat aldatuko du. Zehazki, normalean su-hiltzaileen esparruan egiten den geldialdia trenbidearen zubiaren azpian egingo da.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakia erabil dezakete. Horrez gain, geltokietan eta geralekuetan Euskotrenen langileei galde diezaiekete. Konpainiaren www.euskotren.eus webgunean, Twiterreko @euskotrenEJGV kontuan eta APP ofizialean ere jaso dezakete informazioa.

informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.