Jakoba Errekondo eta Antton Olariaga usurbildarren 2020ko ‘Landareak Lantzen’ gida-liburua kalean da

Landareak Lantzen 2020

Azken bi urteetan bezala, aurtengoan ere Jakoba Errekondo eta Antton Olariaga usurbildarrek 2020ko Landareak Lantzen gida-liburuaren hirugarren edizioa kaleratu  dute ARGIArekin. Aurtengo gida-liburuan zuhaitzei eman zaie protagonismoa. Agenda ohiko liburu dendetan eta ARGIAko Azokan duzue eskuragarri (12€).

Argia: “Ikasturte hasiera kaotiko xamarra izaten da: lanera edo ikastetxeetara buelta dela, bilerak direla, baratzean egin beharreko negurako lanak direla… Ordena emateko tresna egokia izan daiteke agenda. Baratzean, fruitu arboletan, lorategietan, basoan noiz zein lan egin? Erein, landatu, inausi, tratatu, uztak jaso, txertatu… Zein urte garaitan egin behar da lan bakoitza? Izan ere, zenbat lan! Hemen duzu urte osoan egin beharreko lanen egutegia, sasoi bakoitzari, hilabete bakoitzari eta ilargialdiari lotuta. Era berean eta gure lanak ikasteko bide izan ditzagun, lan bakoitza noiz eta nola egiten dugun jasotzeko aukera ematen du gida honek. Zenbat aldiz gertatu zaigu: hazia nondik ekarri genuen ahaztu edo noiz erein genuen edo zein ongarri eman genion ez gogoratzea… Ikasteko bide  onena egindako lan guzti-guztiak ahal den eta zorroten jasotzea da. Jaso eta ikasi”.

Jakoba Errekondo Landareak Lantzen 2020Jakoba Errekondo: “Aurreko urtekoak bezalaxe asteko lanak dira bertan agertzen direnak, zikloka antolatuta. Ilargiaren informazioa dakar agendak, eta hilabetero ilgoran eta ilbeheran zein lan egin behar diren azaltzen du lau ataletan banatuta: baratzea, fruitu arbolak, lorategia edo balkoia eta basoa. Liburuaren bukaeran, berriz, baratzegintzari buruzko informazio orokorra dago: landareak nola elkartu, zein zeinen ondoren jarri, ongarriak eta simaurrak nola erabili, luarra edo konposta egiteko sistema erraza nola egin… Zein da aurtengo berrikuntza? Bada, agenda zuhaitzei eskainita dagoela. Hilabete bakoitzaren sarrera gisa zuhaitz bat aipatzen da eta zuhaitz horren zurarekin zer egiten den, zertarako erabiltzen den azaltzen da”.

Elkarrizketa osoa: bizibaratzea.eus

bi usurbildar

  • Antton Olariaga Aranburu (Usurbil, Gipuzkoa, 1946) komikigilea da. Arte Ederretako ikasketak egin zituen Valentzian aurrena eta Bilbon gero. Valentzian bertan Las Provincias egunkarian hasi zen kolaboratzen marrazkilari gisa, eta ondoren Cuadernos para el Diálogo aldizkari ospetsuan. Publizitatean eginiko etapa labur baten ondoren, eta bere euskaltasunak bultzaturik, Zeruko Argia aldizkarira bidali zituen lanak, froga gisa. Lanok onartuak izan ziren, eta orduan hasi zen Olariagaren ekarri oparoa euskalgintzari, gero eta harreman estuagoan. Bilbora etorririk, laster ugaritu zituen kolaborazioak prentsan (Anaitasuna) eta argitaletxeetan (Saioka…). Alderdi biok, egunean eguneko lanak eta liburugintzak, albisteak eta ilustrazioak, garrantzi berezia izango zuten beti bere lanean, egundaino.
  • Jakoba Errekondo Salsamendi (Usurbil, Gipuzkoa, 1961) paisajista eta agronomoa da. Euskal Herriko aditu handienetakoa landareen eta gizakion arteko harremanari dagokionez, erreferentzia Euskal Herriko jendartearentzat, baita komunikatzaile trebea ere. Hainbat hedabidetan aritzen da landareak, paisaia, baratzezaintza, lorezaintza eta abarri buruz. ARGIA astekarian duela 22 urte hasi eta astero astero idatzi du gai hauen inguruan eta dagoenerako 1000 artikulutik gora argitara eman ditu bertan. Euskadi Irratian 30 urteik gora daramatza bere kontsultategi ezagunarekin. Lau liburu idatziak ditu: Etxe barrurako landareak (Elhuyar, 1995), Euskal Herriko sagardoa (Iñigo garcia de Eulaterekin batera, Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak-Elhuyar, 1997), Bizi Baratzea (Argia, 2015) eta Altza Porru (Antton Olariaga, Asisko, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Mattin, Axpi, Josevyski eta Zaldieroa ilustratzaileekin batera – Argia, 2016). Eta azken hiru urte hauetan (2018, 2019 eta 2020) Landareak Lantzen gida-liburuak kaleratu ditu Antton Olariagarekin batera.

argitalpen gehiago

  • Bizi Baratzea: Baratzeari buruzko jakintza orokor eta osatua biltzen duen liburua.
  • Altza Porru: Euskal Herriko zortzi marrazkilari hauek elkartu zituen Jakoba Errekondoren azalpenen hariak: Antton Olariaga, Asisko, “mattin” martiarena, Ainara Azpiazu “Axpi”, Joseba Larratxe, Unai Iturriaga, Unai Gaztelumendi eta Zaldieroa.
  • Liburuez gain, Bizi Baratzea webgunean aurki dezakezu landareei buruzko informazioa, etengabe berritzen dena. Bertako buletinean izena emanez gero, astelehen goizetan posta elektronikoz jasoko duzu aste horretako edukien bilduma, doan.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.