Urriaren 13an ospatuko den Buruntzaldeko Ibilbideen Egunean parte hartzeko deia

Buruntzaldeko ibilbideak aurkezpenaAndoain, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo udal ordezkariak Buruntzaldeko Ibilbideen aurkezpen egunean (Arg.: Noaua!)

Igandean (urriak 13), Buruntzaldeko Ibilbideen 12. Eguna ospatuko da. Bost ibilbide prestatu dira, 08:00etatik 14:00etara, eta norbanakoak aukeratu dezake zein egin. Antolatzaileek adierazita, ibilaldi hauek ez daude lehiatzeko pentsatuak eginda: “Edozeinek egiteko modukoak dira, inguru hurbileko paisaiez gozatuz, bide batez, kirola egiteko”. Ekimen hau Buruntzaldeko Udalen kirol zerbitzuek antolatu dute, hainbat elkarte eta erakunderen laguntzarekin: Usurbilgo Andatza mendi elkartea, Andoaingo Euskalduna mendigoizale elkartea, Lasarte-Oriako Ostadar SKTren mendizaleen saila, Super Amara eta Eusko Jaurlaritza.

Buruntzaldeko ibilbideak

“Buruntzaldeko ibilbideak kirola, kultura eta natura bateratzen dituen proiektua da. Distantziak eta norabideak adierazten dituzten geziz seinaleztatutako 40 km baino gehiago dituen bide eta xenda sarearen bitartez, gure inguruaren ezagutza erraztu eta bultzatzen du. Eta osasun fisiko zein mentalerako onuragarria den ariketa fisikoa eginez eta paseatuz, baso, zelai, erreka, bista panoramiko, baserri, baseliza, gurutzadura, errota edo zubiez disfrutatzeko proposamena da. Herrietan kokaturiko paneletan bide-sarearen zati bakoitzeko ibilbide, profil eta distantziak adierazten dira. Urtero ospatzen den Buruntzaldeko bideen egunak, xenden sarea indartu eta bere erabiliera sustatzeko balio du, egun honetan opariak eta hornidurak banatzen dira eta bueltarako garraio publikoa eskaintzen da”.

Bost ibilbide aukeran

  • Andoain – Lasarte-Oria: (Buruntza mendia zeharkatuz edo gailurra eginda) Koloreak, urdina eta urre zaharra; 7,9 km-ko luzera du; oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoak beharrezkoak dira.
  • Andoain – Urnieta: Koloreak, urdina eta berdea; 4,8 km-ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoak beharrezkoak dira.
  • Andoain – Usurbil: (Andatzatik barrena) Koloreak, urdina eta laranja; 14,9 km-ko luzera du (ibilbide luzeena da); oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoak beharrezkoak dira.
  • Lasarte-Oria – Urnieta: Koloreak, urre zaharra eta berdea; 3,9 km-ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.
  • Lasarte-Oria – Usurbil – Aginaga: Koloreak, urre zaharra eta laranja; 9 km-ko luzera du (Santuenetik barrena Aginagako Mapil ingururaino); oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoak beharrezkoak dira.

Informazio panelak eta koloreak

Herrietan ibilbide zati bakoitzaren inguruko trazatuak, profilak eta distantziak erakusten dituzten panelak daude, bideetan berriz, norabideak eta distantziak markatzen dituzten geziak eta zuinak. Seinale horiek guztiak udalerri bakoitzaren identifikazio kolorea aintzat hartuz ipinita daude. Seinale edo kolore bat ikusita jakingo da zein bidetan aurkitzen garen. Lasarte-Oria urre zaharraren kolorez, Urnieta berdeaz, Usurbil laranjaz eta Andoain urdinez adierazita egongo dira.

Kontrol guneak

Herri bakoitzean kontrol gune bat egongo da (Usurbilen bi) eta bertan argibideak eman eta jan-edana banatuko dira:

  • Usurbilen: Santuenean (Zorrotzeko zubiaren parean) eta Aginagan (Mapil inguruan).
  • Andoainen: udaletxe azpian.
  • Lasarte-Orian: San Pedro elizaren ondoko plazan.
  • Urnietan: udaletxe azpian.

Partaideentzako informazioa

  • Telefonoan Navi Ruta aplikazioa deskargatuz gero, sistemak modu jarraituan ematen du ibilbideari buruzko informazioa.
  • Partaide bakoitzak txartel bat jasoko du irteerako herriak zigilatuta, abiatzen denean. Norbaitek bi ibilbide eginez gero, oroigarri moduan, kantinplora txiki bat jasoko du opari. Salbuespen bezala, Andoaindik Lasarte-Oriara edo Andoaindik Usurbilera egiten dutenek ere bana jasoko dute (egiten duten norabidean eginda ere).
  • Itzulerarako autobus zerbitzua ere egongo da, Aginagatik abiatuta:

Buruntzaldea bus

Informazio gehiago

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.