Urriaren 25ean Joseba Tapiak zuzeneko diskoaren grabaketa egingo du Sutegiko auditorioan

Joseba TapiaArg.: Kepa Gonzalez

Urriaren 25ean (ostirala), Joseba Tapia musikariak zuzeneko diskoaren grabaketa egingo du Sutegiko auditorioan, 20:00etan. Sarrerak 10 eurotan erosi daitezke aldez aurretik, Bordatxon, Txirristran, Lizardin eta Noaua! Kultur Elkartean. Egunean bertan 13 eurotan eskuragarri egongo dira Sutegin.

Taldekideak

Pasa den urtean, Donostiako Victoria Eugenia antzokian estreinaturiko “Vint anys” emanaldirako osaturiko taldearekin etorriko da Sutegira:

  • Iñar Sastre (pianoa).
  • Nerea Erbiti (perkusioa, ahotsa).
  • Iker Uriarte (jazpana).
  • Iñigo Telletxea (baxu elektrikoa).
  • Ion Celestino (tronpeta).
  • Asier Ituarte (tronboia).
  • Ibon Irijoa (saxofoia).
  • Leire Berasaluze (ahotsa).
  • Kristina Aranzabe (ahotsa).

Udan zenbait emanaldi eskaini ditu Tapiak talde horrekin, Elorrioko Musikaire jaialdian, Gasteizko jaietan, Bellver de Cerdanyako (Herrialde Katalanak) Trama jaialdian eta Mutrikuko gaztetxean, esaterako. Musikariaren hasierako asmoa talde horrekin aurten estudioko disko bat grabatzea zen eta azkenean, diskoa zuzenean egitea erabaki du. Grabaziorako aukeratutako lekua, Usurbilgo Sutegi aretoa, oso maitea du Tapiak. Bertan aurkeztu zuen lehen aldiz Eta tira eta tunba diskoa, 2010. urtean.

Hogei urteko ibilbide diskografikoa

Hogei urteko ibilbide diskografikoa egin ondoren, talde berria sortu du Joseba Tapiak. Pare bat urte lanean, moldaketak eta partiturak josten ibili ostean, emaitza zuzenean eskaini eta grabatuko dute. Hamar musikari oholtza gainean: Trikitixa, Tronpeta, Saxoa, Tronboia, Pianoa, Baxu elektrikoa, Jazpana, eta koruak. Kantua, dantza eta umore ironikoa: abere gabeko kabalkada bat!! Tradizioa eta traizioa ikuskizun berdinean. Elektrikoa, eklektikoa eta heretikoa izango da antolatuko duten festa. Euskaraz bakarrik ondo ulertuko omen da…

Joseba Tapia

Joseba Tapia (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1964) soinu jotzailea eta trikitilaria da. Kepa Junkerarekin batera, trikitiaren arloa gehien aldatu duten gaur egungo trikitilarietako bat da, eta trikitilari onenetako bat ere bai.

Lasarte-Oriako Buenos Aires auzoan jaio zen, eta umetan hasi soinu handia ikasten, Bikondoaren akademian. Pentagramaren zurruntasuna ezin eramanik, handia utzi eta txikia hartu zuen. Eleuterio Tapia osaba izan zuen irakasle eta harekin hasi zen plazetan eta erromerietan.

Hamazazpi urterekin azaldu zen lehen aldiz plazan bakarrik, 1981ean, Donostiako Igeldon. Euskal Herriko Trikiti Txapelketak irabazi zituen 1986an eta 1988an. Zaldibobo (1992-94) eta Hiru Truku taldeetan aritu izan da, halaber. 1976tik  Leturia pandero-jotzailearekin bikote gisa aritu zen, Tapia eta Leturia Band taldean lehenik eta Tapia eta Leturia laukotean gero (Jexux Aranburu eta Arkaitz Miner ere lagun dituztela). Ibilbide horretan bederatzi disko kaleratu dituzte. 1998an hasi zuen bere bakarkako bidea, eta geroztik hainbat disko argitaratu ditu.

Informazio gehiago: twitter.com/tapiajoseba

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.