Altsasuko gazteei Espainiako Auzitegi Gorenak jarritako espetxe zigorrak salatzeko gaur Usurbilen mobilizatzeko deia

Altsasu-U10

Atzo jakin zen Altsasuko zortzi gazteei Espainiako Auzitegi Gorenak jarritako espetxe zigorren azken epaia. Zigorrak jaitsi diren arren, 79 urtetik 51 urtera neurri gabeko epaia izaten jarraitzen du. Auzitegi Nazionalaren aurreko bi epaietan diskriminazio gisa ezarritako larrigarria kendu egin du Espainiako Auzitegi Gorenak, eta, ondorioz, Aratz Urrizolari eta Iñaki Abadi kendu egin die lesio delitua. Horregatik, 79 urtetik 51 urtera murriztu du espetxe zigorra, eta egun espetxean diren zazpi gazteei hiru urte eta bi hilabete, eta bederatzi urte eta sei hilabete arteko zigorrak ezarri dizkie.

Zigorrak

  • Ohian Arranz: 13 urteko eskaera, 9 urte eta erdiko zigorra.
  • Jokin Unamuno eta Adur Ramírez de Alda: 12 urteko eskaera, 8 urte eta erdiko zigorra.
  • Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxea: 9 urteko eskaera, 7 urte eta erdiko zigorra.
  • Aratz Urrizola: 9 urteko eskaera, 4 urte eta bi hilabeteko zigorra.
  • Iñaki Abad Olea: 6 urteko eskaera, 3 urte eta erdiko zigorra.
  • Ainara Urkijo: 2 urteko eskaera, urte eta erdiko zigorra.

Amai Izko, defentsako abokatua

“Pozten gara zigor horiek jaitsi direlako, batez ere Iñaki Abaden eta Aratz Urrizolaren kasuan, baina ez du inondik ere egoera zuzentzen. Gorenera jo genuenean, justizia eta proportzionaltasuna bila jo genuen. Epaia erabat neurrigabekoa da, eta, horregatik, negatibotzat hartzen dugu. Gorenaren ebazpenaren ondoren, epaia irmoa da. Orain ikusi beharko da espetxeko onurak eskuratzeko zein aukera dituzten, baina berez zigorra betetzen hasi beharra dute. Dena den aurrera jotzeko asmoa dugu. Pentsatzen dugu Auzitegi Konstituzionalera eta Estrasburgora jo beharko genukeela. Ez zaizkigu errespetatu bidezko prozesu bat izateko eskubidea eta bermea. Dena den, helegite horietan oso tarte estua dago zenbait eztabaida juridiko planteatzeko: Oinarrizko eskubideak soilik planteatu daitezke. Gainerako guztia irmoa da. Horregatik diogu gazte hauei egindakoa ezin dela erreparatu”.

Mobilizazioak Euskal Herrian

Altsasukoak aske

Espainiako Auzitegi Gorenak jarritako espetxe zigorrak murriztu arren, herritarrak mobilizatzera deituak izan dira Euskal Herri osoan. Usurbilen, gaurko  (urriak 10) kalera ateratzeko deia egin da “Gazteok Altsasurekin” lemapean. Hitzordua Mikel Laboa plazan jarri da, 20:00etan: “Auzitegi Gorenak gazte altsasuarren aurkako kondena murriztu duen arren, zirkuak bere horretan darrai. Muntaia mediatiko, politiko, judizial eta polizialaren aurreran, usurbildarrok kalera! Ez dugu onartzen absolizioa ez den beste epairik. Altsasukoak aske!”.

2016ko urriaren 15eko goizaldean…

Altsasuko gertaera 2016ko urriaren 15eko goizaldean izan zen, Altsasuko Koxka tabernan eta inguruetan. Handik egun batzuetara Covite biktimen elkarteak salaketa jarri zuen. Atzean terrorismo delituaren zantzuak zeudela argudiatuta, Auzitegi Nazionaleko Carmen Lamela epaileak hartu zuen instrukzioa bere gain, ardura hori Nafarroako epaitegiari kenduz. Zortzi gazte auzipetu zituen, eta guztira 375 urte eskatu zituen. Urte eta erdi geroago, 2018ko apirilean, epaiketa egin ostean, Auzitegi Nazionaleko zigor aretoak ebatzi zuen ez zela terrorismoa izan, baina bederatzi eta hamahiru urte arteko zigorrak ezarri zizkien zazpi auzipeturi (Ainara Urkijori bi urtekoa). Aurten, Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak berretsi egin zuen epai hura.

449 orrialdeko epaia

Atzo kaleratutako 449 orrialdeko epaian, Gorenak apelazio auzitegiaren epaia eta defentsak aurkeztutako kasazio helegiteak aztertu ditu, eta aurreko epaietan ezarritako larrigarriak kendu. Epaiak ondorioztatu du auzipetuek bazekitela guardia zibilak zirela, eta horregatik egin zietela eraso: “Ez litzateke larritasun honetako gertaerarik izango baldin eta erasoa jasandakoak ez balira guardia zibilak”. Aurreko epaietan, guardia zibil izaera baliatu zuen Auzitegi Nazionalak, eta gutxiengoak babesteko Zigor Kodeko larrigarria aplikatu zuen.

manifestazio jendetsua Altsasun

Gorenaren epaia ezagututa, manifestazio jendetsua egin zuten atzo iluntzean Altsasun gazteei elkartasuna adierazteko, Altsasukoak aske lelopean. Bel Pozueta, Adur Ramirez de Alda gaztearen ama da eta bere semeak, zortzi urte eta erdiz egon beharko du espetxean. Espainiako Auzitegi Nazionalak jarritako zigorrak murriztu arren, kartzelan jarraitu beharko dute, eta isun ekonomikoei eta inhabilitazioei ere aurre egin beharko diete. Berriz ere kalera atera beharko dutela azpimarratu du Pozuetak. Eta horretarako aukera ugari egongo direla: “Egin dugun balorazioa da sententzia honekin injustizia mantendu egiten dela, injustizia latza eta erraldoia. Ez dakigu zein hitz aukeratu ere gertatzen ari dena deskribatzeko. Atera den epaiarekin minduta eta oso haserre gaude. Oso injustua da gertatzen ari den guztia. Aldi berean, saiatu dira makillaje ariketa bat egiten, aurretik ere gauza bera egindakoak baitira. Ezin dugu ahaztu, hasieran, 62 urteko kartzela zigor eskaera zegoela, eta pixkanaka murrizten joan direla. Astakeria galanta izan zen, eta gero, jaitsi zutenean, bazirudien gizarteari esan nahi ziotela epaiketaren ondoren gauzak bere neurrian jarri zirela. Orain egin dutena gauza bera izan da. Hasieran emandako zigorrak pixka bat jaitsi dituzte, larrigarriak kendu dituztelako, baina oraindik ere izugarriak dira, eta erabat injustuak”.

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: @Altsasugurasoak

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.