“Xua Gurasoekin Etxera!” herri ekimenaren kantu-bideoklipa aurkeztu dute

“Xua gurasoekin etxera!” herri ekimenak ‘Xua gurasoekin etxera!’ kantu-biodeklipa aurkeztu du. Kantua uda honetan prestatua eta grabatua izan da, Orioko Amasoian baserrian, Orio, Usurbil eta Zarautzeko musikari eta artisten laguntzarekin. Koreografia ere badu kantuak, herriko dantzariek prestatutakoa.

Kantuaren mezua

Pardela eta kartzela
sehaska eta arraska
pijama txiki urdinak
jantzita ditu sorginak
zergatik daramatzate
panpinek esku burdinak?

Patioan kulunpioan
parkean eta katean
soka saltoan ari da
gurasoak begira
zergatik etorri behar du
bakarrik Euskal Herrira?

Espetxean gurasoak
etxera zatoz xua
zabal zabalik besoak
hartzazu gure musua.

Kantuaren sortzaileak

  • Abestiaren doinua Iñaki Gurrutxaga eta Unai Odriozola Oriotarrek sortu dute
  • Gitarra 1: Unai Odriozola
  • Gitarra 2: Aitor Pagola
  • Bateria: Imanol Arruti ‘txabola’
  • Bajua:  Harkaitz Iparragirre ‘Kale’
  • Ahotsak: Andrea Lopetegi, Jon Itxaso eta Fer “Apoa”
  • Hitzak: Xabier Sukia
  • Soinu teknikaria: Murray
  • Grabaketarako beharrezko materiala: Mattin Epelde.
  • Haitzgaña baserriko jendea: Iboni, Aratz, Amaia, Murgi, Jon eta Balerdi).

Sinadura bilketa

Kantuarekin batera sinadura bilketa martxan da. Helburua  2.500 sinadura lortzea da eta dagoeneko 1.500 sinadura baino gehiago lortu dira: “Nahi duen orok izango du aukera, paperean zein digitalean, ‘Xua gurasoekin etxera!’ ekimenaren alde sinatzeko”: change.org/p/eskubideak-orain-xua-gurasoekin-etxera

Xua sinadurak

HERRI EKIMENAREN ZERGAITIA

Xua Valentziako Picassent espetxean jaio zen eta datorren urtarrilean beteko ditu hiru urte. Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga euskal preso politikoen alaba da. Gurasoek aurtengo ekainean bete dituzte 10 urte kartzelan. 12 urteko zigorraren ¾ ak ondo beteta dituzte beraz. Espainiako legediaren arabera baldintzapeko askatasunean beharko lukete.

Hiruren etxeratzea eskatzen du ‘Xua gurasoekin etxera’ herri ekimenak. Etxean behar dutelako legez. 2017ko urtarrilean jaio zen Xua Picassenteko espetxean. Han daude hirurak gaur egun. Baina laster banatuko da familia Xua Euskal Herrira etorriko baita urtarrilean. Eta gurasoek preso jarraituko dute, banaketa benetan gogorra izango da. Hiru urteko umetxo bati gurasoekin egoteko eskubidea kenduko zaio.

Informazio gehiago

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.