Etxerat Elkarteak dispertsioarekin amaitzeko hainbat gizarte-eragilek eginiko eskaera txalotu du

etxerat logoa

Etxerat Elkarteak (Euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunen elkartea) dispertsioarekin amaitzeko hainbat gizarte-eragilek eginiko eskaera txalotu du. Euskadiko GGKEn Koordinakundeko ordezkariak, Federació Catalana d’Organitzacions per la Justícia Global eta REAS Euskadik eginiko adierazpena goraipatu  du Etxerat Elkarteak, bertan eginiko autokritikan zintzotasuna adieraztegatik eta bakeari, konponbideari eta elkarbizitzari ekarpenak egiteko nahia adierazteagatik.

Etxerat Elkartearen adierazpena

“Bakerako prozesu honen alde egiten diren ekimen guztien garrantziaz jabetzen gara, hori dela eta, Euskadiko GGKEn Koordinakundeko ordezkariak, Federació Catalana d’Organitzacions per la Justícia Global eta REAS Euskadik eginiko adierazpena goraipatu nahi du Etxerat Elkarteak, bertan eginiko autokritikan zintzotasuna adieraztegatik eta bakeari, konponbideari eta elkarbizitzari ekarpenak egiteko nahia adierazteagatik.

Adierazpen honen garrantzia sinatzen duten erakundeek, kolektiboek, eta kooperatibek eginiko lanean eta esperientzian oinarritzen dela baloratzen du Etxeratek, eta era berean, espetxe politikaren baitan araudia errespeta dezaten eta dispertsioarekin amaitzeko eskaera azpimarratu nahi du.

Gainera, positibotzat hartzen dugu testuinguru berri baterantz aurrera egiteko giltzarriak agertzea agirian: giza eskubideen defentsa ardatz nagusia izatea eta elkarbizitza demokratikoarentzat ezinbestekotzat hartzea, egiaren printzipioak bermatzeko beharra, bortizkeria guztien biktima guztientzat justizia eta erreparazioaeskatzea eta gertatutakoaren memoria kolektiboa eta inklusiboa bermatzea.

Etxeratek gogorarazi nahi du gaur egungo espetxe politikak euskal gizarteari sufrimendua eragiten jarraitzen duela salbuespenezko espetxe neurri baten bitartez: urrunketa. Euskal preso politiko guztien inguru familiar eta afektiboari kalte fisikoak, psikikoak eta ekonomikoak jasatera kondenatu dituen neurria da hau. Gaur egun, duela 30 urte bezala, kondena honen helburu bakarra mina eta sufrimendua eragitea izaten jarraitzen du. Bakea lehentasuntzat duen edozein pertsona, eragile, alderdi politiko edo instituzioarentzat ulergaitza da egoera hau.

Gizartearen konpromiso gorakorra azpimarratu nahi du Etxerat Elkarteak eta adierazpen honekin eman den bezala, ematen ari diren pausuak etorkizunera begira garrantzitsuak direla aipatu nahi du ere”.

Usurbildik 600 kilometrora

Usurbilen ondo dakigu zer den dispertsioa. Olatz eta Patxik 12 urteko espetxealdiaren hiru laurdenak beteak dituzten arren, Usurbildik 600 kilometrora Valentziako Picassenteko espetxean jarraitzen dute preso. Euren alaba Xua Valentziako Picassent espetxean jaio zen eta datorren urtarrilean beteko ditu hiru urte. Gurasoek aurtengo ekainean bete dituzte 10 urte kartzelan. 12 urteko zigorraren ¾ ak ondo beteta dituzte beraz. Espainiako legediaren arabera baldintzapeko askatasunean beharko lukete.

Hiruren etxeratzea eskatzen du ‘Xua gurasoekin etxera’ herri ekimenak. Etxean behar dutelako legez. 2017ko urtarrilean jaio zen Xua Picassenteko espetxean. Han daude hirurak gaur egun. Baina laster banatuko da familia Xua Euskal Herrira etorriko baita urtarrilean. Eta gurasoek preso jarraituko dute, banaketa benetan gogorra izango da. Hiru urteko umetxo bati gurasoekin egoteko eskubidea kenduko zaio.

Sinadura bilketa

“Xua gurasoekin etxera” ekimenak sinadura bilketari ekin dio: “Nahi duen orok izango du aukera, paperean zein digitalean, ‘Xua gurasoekin etxera!’ ekimenaren alde sinatzeko”: change.org/p/eskubideak-orain-xua-gurasoekin-etxera

Xua, Olatz eta Patxiri idazteko helbideak

  • Xua Lasagabaster Uranga eta Olatz Lasagabaster Anza: VALENCIA III. Centro Penitenciario (Módulo Madres). Apdo. 1.002 – 46.220 Picassent – Valencia
  • Patxi Uranga Salbide: VALENCIA III. Centro Penitenciario. Apdo. 1.002 – 46.220 Picassent – Valencia

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.