Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaia jakiten den egunean elkarretaratze zaratatsua Usurbilen

UGED deialdia

Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaia pasa den astean emango zela iragarrita zegoen baina badirudi atzeratzen ari dela eta aste honetan izango dela zabaldu da. Horrela gertatzen bada, kalera ateratzeko deia egin da Euskal Herria osoan. Usurbilgo Gure Esku Dagok epaia jakiten den egunean, Mikel Laboa plazan elkarteratze zaratatsua egingo duela jakinarazi du: “Adi egon! Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaia hurrengo astean izango dela dirudi. Epaia jakiten den egunean, Mikel Laboa plazan elkarteratze zaratatsua egitea da asmoa. Egunean bertan zehaztuko dugu ordua. Denok kalera, gure eskubideak ere jokoan dauden!”

UGED1

Hainbat hedabideen arabera, epaia urriaren 16an baino lehen kaleratu nahi dute. Hain justu, egun horretan bertan, bi urte beteko dituzte behin-behineko espetxealdian Jordi Sanchez ANCren buruzagi ohiak eta Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidenteak.  Hauen delitua 2017ko urriaren 1eko erreferenduma antolatu eta Kataluniaren independentzia aldarrikatzea izan da. Guztira 12 independentista epaitu dituzte:

  • Oriol Junqueras presidenteorde ohia.
  • Carme Forcadell Parlamentuko presidente ohia.
  • Raul Romeva, Jordi Turull, Joaquim Forn, Dolors Bassa, Meritxel Borras, Carles Mundo, Josep Rull eta Santi Vila kontseilari ohiak.
  • Jordi Sanchez ANCren buruzagi ohia.
  • Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidentea.

Usurbilgo Gure Esku Dago

Erreferenduma ez da delitua

“Urriaren 1eko erreferendumaren bigarren urteurrena bete da eta laster ezagutuko dugu buruzagi independentisten inguruko Auzitegi Gorenaren epaia.

Momentu hauetan, katalanei gure elkartasuna adierazteaz gain, Gure Eskuk hiru mezu argi bidali nahi dizkio euskal gizarteari:

  • Epaiak ez die eragingo soilik preso politiko katalanei. Krisi demokratiko larria piztu dezake, eta oinarrizko eskubideak kriminalizatzeaz gain, burujabetza helburu edota asmoak mugatu.
  • Prest gaude zigor epaia etorriz gero euskal gizartearen erantzun zabala artikulatzeko.
  • Ezinbestekoa da euskal herritarren ordezkariek ahaleginak areagotzea oinarrizko eskubideak, askatasunak eta burujabetza nahia elkarrekin defendatzeko.

Defenda dezagun gure erabakitzeko eskubidea. Adi mobilizazio deiei!”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.