Txokoaldeko parte hartze prozesuaren lehen saioa urriaren 23ra atzeratu dute

TxokoaldeIrailaren 25eko batzarra (Arg.: Usurbilgo Udala)

Txokoalden parte hartze prozesu bat abiatu da. Irailaren 25ean abiapuntu moduan bilera bat egin zuten auzoko bizilagunak eta udal ordezkariek. Han hitz egindakoarekin jarraitzeko, parte hartze prozesuaren lehen saioa urriaren 9rako deitu zen baina deialdia atzeratu egin zuten. Orain, prozesuko parte hartzaileek, urriaren 23rako (asteazkena) hitzordu berria finkatu dute. Arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Txokoaldeko Akerra Gaztetxean. Hiritik At kooperatibak dinamizatuko du prozesua; guztira hiru lan saio egitea aurreikusi dute, eta, amaitzean, arkitektura proiektu bat definituta izatea da asmoa.

Hiritik At kooperatibak dinamizatuta

Urriaren 9ko batzarrean hurrengo hilabeteetan landuko den parte hartze prozesuaren nondik norakoaz hitz egingo da eta hori, tokiko garapenerako estrategiak lantzen dituen Hiritik At kooperatibak dinamizatuko du. Auzoaren beharrak mahai gainean jarri eta har daitezkeen neurriez jardugo dute: “Auzoaren bizitza hobetzeko gogoa eta borondatea dago. Txokoaldetarren kezkak entzun eta horiei irtenbidea eman asmoz, partehartze prozesu bat abiaraziko dugu. Udalak badu eraikin bat Txokoalden, Akerra gaztetxea dagoena, eta espazio hori proposatu dugu udal ordezkariok auzotar guztiek erabili eta auzoko bizitza hobetzeko”.

Gaztetxea berregokitzeko proposamena

Udalak jakinarazi du aparejadore bat kontratatu zuela udan, eraikinaren azterketa teknikoa egiteko: “Ezertan hasi aurretik, huraxe zen eman beharreko lehenengo pausoa. Emaitzak espero baino hobeak izan ziren. Lehen bileran eraikina berregokitzea proposatu zuen alkateak, eta han bildutako auzotarrek bat egin zuten harekin”.

Informazio gehiago: usurbil.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.