Usurbilgo Gure Esku Dagok deituta, gaur elkarretaratze zaratatsua Mikel Laboa plazan

U14-GED

Gaur (urriak 14) Usurbilgo Gure Esku Dagok, Mikel Laboa plazan “Erreferenduma ez da delitua. Askatasuna” lemapean elkarretaratze zaratatsua egingo du 19:00etan. Espainiako Auzitegi Gorenak espetxe zigorra ezarri die Kataluniako 2017ko urriaren 1eko erreferendumagatik epaitu dituen bederatzi buruzagi independentistari. Behin-behinean espetxean zeudenak dira kartzelara zigortu dituenak. Beste hiru, berriz, desobedientziagatik zigortu dituzte, eta, beraz, ez dira espetxera joango. Gure Esku dagok herritarrie kalera ateratzeko deia egin die eta zarata atera dezakeen zerbait eramateko: txilibituak, kazola zaharrak, sirenak, danborrak,…. irudimena libre!

Matxinada baztertu, eta sedizio delituagatik zigortu ditu Auzitegi Gorenak bederatzi horiek. Zigor handienak Oriol Junqueras Kataluniako presidenteorde kargugabetuari eta Generalitateko kontseilari zirenei ezarri dizkie. Espetxe zigorrarekin batera, inhabilitazioak ere ezarri ditu, eta diru publikoaren erabilera bidegabearengatik ere zigortu ditu Junqueras, Raul Romeva, Dolors Bassa, Jordi Turull, Jordi Sanchez, Jordi Cuixart eta Carme Forcadell.

Fiskaltzak eskatua zuen akusatuei hirugarren gradurik ez ezartzea zigorraren erdia beteta izan arte. Baina Gorenak atzera bota du fiskalaren eskaera, eta ez du halako baldintzarik jaso bere ebazpenean. Beraz, zigorraren laurdena betetakoan atera ahal izango dira kalera. Epaitegiak zehazten du hark ezin dituela aurrez debekatu espetxe zaintzak har ditzakeen erabakiak, baina ohartarazten du, halaber, berea izango dela azken hitza espetxe onurei dagokienez.

Sedizioagatik zigortuak

  • Oriol Junqueras: Generalitateko presidenteorde zenari 13 urteko espetxe zigorra eta 13 urteko inhabilitazioa ezarri dio.
  • Raul Romeva: Atzerri kontseilariari, 12 urteko zigorra eta 12 urteko inhabilitazioa.
  • Joaquin Forn: Barne kontseilariari, 10 urte eta erdiko zigorra eta 12 urteko inhabilitazioa.
  • Jordi Turull: Presidentetza kontseilariari, 12 urteko zigorra eta 12 urteko inhabilitazioa.
  • Jordi Rull: Lurralde Antolaketako kontseilariari, 10 urte eta erdiko zigorra eta 10 urte eta erdiko inhabilitazioa.
  • Dolors Bassa: Lan eta Gizarte Gaietarako kontseilariari, 12 urteko zigorra eta 12 urteko inhabilitazioa.
  • Carme Forcadell: parlamentuko presidenteari, 11 urte eta erdiko zigorra eta 11 urte eta erdiko inhabilitazioa.
  • Jordi Sanchez: ANCko presidenteari, 9 urteko zigorra eta 9 urteko inhabilitazioa.
  • Jordi Cuixart: Omniumeko presidente zenari, 9 urteko zigorra eta 9 urteko inhabilitazioa.

Desobedientziagatik zigortu dituztenak

  • Santi Vila, Kultura kontseilari ohia.
  • Carles Mundo, Justizia kontseilaria.
  • Meritxell Borras, Gobernazio, Administrazio Publiko eta Etxebizitza kontseilaria.

Hiru horiei 2.000 euroko isun ekonomikoa eta urtebete eta zortzi hilabeteko inhabilitazioa ezarri diete zigor gisa.

Gure Esku Dago

“9 eta 13 urte bitarteko espetxe zigorrak ezarri dizkiete Kataluniako buruzagi sozial eta politiko subiranistei, urriaren 1eko erreferendumarengatik. Onartezina da! Larrialdi demokratiko hau kalean salatu behar dugu”.

U14-GED-1

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.