Usurbilgo Udalak maiatza eta ekaina artean egindako herriko aire kalitatearen neurketen eta emaitzen berri emango du gaur Potxoenean

Kutsadura

Usurbilgo Udalak gaur (urriak 16) herriko aire kalitatearen inguruan dagoen kezka dela eta, 2019ko maiatza eta ekaina artean egindako neurketen eta horren inguruko emaitzen berri emango du. Bilera Potxoenean egingo da, arratsaldeko 19:00etan.

24 orduko neurketak

Udalak herriko airea neurtzeko Kataluniako Unibertsitate Politeknikoari (UPC) eskatu zion eta honek, maiatza eta ekaina bitartean, 24 orduko neurketak egin ditu jarduera jakin batzuen inguruan: “Emaitza horien inguruko xehetasunak azalduko ditugu jendaurrean: UPCko eta udaleko ordezkariek parte hartuko dugu aurkezpenean”.

Ez da lehen bilera egiten dena

Ez da lehen aldia Usurbilgo Udalak herriko aire kalitatearen inguruan bilera bat deitzen duela. Urte asko dira usurbildarrak, bereziki Atxegaldeko bizilagunak, oso kezkatuak daudela auzoan zein herrian zehar,  Ucin lantegiak zabaltzen dituen usaien eta keengatik. Azken urteetan arazoa areagotu egin da, maiz errepikatzen dira gertaerak, egoera jasangaitza bihurtzen delarik. Jaso dugu informazioaren arabera, 2004 urtean erregistratzen dira auzokideek egindako lehenengo kexak: “Bizilagunen aburuz, UCINetik datorren keak eragiten ditu beraiek pairatzen dituzten begietako eta eztarriko narritadura, eta kiratsak. Garai horretan, udaltzainek bizilagunek salatutakoa berrestu zuten, hau da, beren aburuz ere, arazoaren iturria UCINek isuritako kea zen, zalantzarik gabe”. […]

2012an Udalak egindako balorazioa:Bistakoa da UCINeko teilatutik isurtzen den kea arazo sistematikoa dela urteetan zehar, eta ez noizbehinkako arazo puntuala. Arazoa konpontzeko UCINek egindako lanak ez dira nahikoak izan egoera zuzentzeko, nahiz eta zertxobait hobetu. Isurketa horiek ez daude inongo kontrolpean, ez baitaude aurreikusita emandako Ingurumeneko Baimen Bateratuan”.

Elkarretaratzeak

Ucin elkarretaratzea1

Maiz atera dira herritarrak gertaera hauek salatzera. Kutsaduraren aurkako elkarretaratzeak egin dira, horietako batzuk, Atxegalden, N-634 errepide ondoan, Ucin lantegitik gertu.

Usurbilgo Anerreka Ingurumen Elkartea

Elkarte hau 2017ko urrian sortu zen herriko lurra, aire eta uraren kalitatearen alde eta guztion osasunaren alde lan egiteko helburuarekin. Antolatu dituzten bileretan Ucinen gaia ere presente izan dute.

Gertaera larriak

ucin kea4

2018ko uztailean, arratsaldeko 18:30-19:00ak aldera ke multzo handia zabaldu zen Usurbilen, bereziki Atxegalde, San Inazio eta Kaxkoko inguruetan.  Kea ikusteko aukera izan zutenek, Osinalde industriagunean dagoen Ucin lantegitik zetorrela adierazi zuten. Gertaeraren berri jakin bezain laister Udalak protokoloa martxan jarri eta Ucin latengira gerturatu ziren orduko alkatea zen Xabier Arregi, teknikari arduraduna eta udaltzainak.

Irailak 24an,  18:30ak inguruan, Usurbigo Osinalde industriagunean dagoen Ucin lantegian sute larria gertatu zen. Larrialdietako zerbitzuak berehala hurbildu ziren bertara: suhiltzaileen hiru kamioi eta auto bat, herriko udaltzainak, anbulantzia bat eta ertzaintza. Gertaera lekura udal ordezkaritza bat ere gerturatu zen, tartean Usurbilgo alkatea, Agurtzane Solaberrieta. Honen ondorioz, Ucin lantegian izandako suteak eragin nabarmena izan zuen aire kalitatean. Horrela adierazi zuen Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Estraperlo kalean jarritako airearen kalitate-kontrolerako neurketa-kabinak. Arratsaldeko 17:00etatik  19:00ak bitartean P10a (material partikulatuak eragindako aire-kutsadurarekiko esposiziopeko biztanleriaren adierazlea) izugarri igo zen. Beraz, PM10 partikulen zenbatekoa kontuan izanda, airearen kalitatearen egoera txarra izan zen Usurbilen.

Ucin sutea-Herritarak1

salaketak

Pintadak1

2016an Usurbilgo kaxko ingurua pintada eta pankarta bereziekin esnatu zen. Frontoian, ezkerreko horman, Usurbilen kokatua dagoen Ucin lantegiaren aurkako pintada agertu zen: “Ucinek hiltzen gattu” eta Sutegi Kultur Etxeko horman erraustegiaren aurkako pankarta zintzilikatu dute: “Zuen errautsetan itoko zarete, errausketarik ez!”


Bideoak

2007

2015

2017

2019

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.