Sutegi Udal liburutegiak urriaren 22tik 25era “Liburutegiaren astea” ekimena antolatu du

Sutegi

Ostegunean (urriak 24) Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatuko da eta horren baitan, Sutegi Udal liburutegiak urriaren 22tik 25era haur, gaztetxo nahiz helduentzako “Liburutegiaren astea” antolatu du.

Liburutegiaren astea

Urriak 22, asteartea

  • 18:30 “Tximeletak airera” emanaldia Sutegi Udal liburutegian.
  • Xabier Olasoren eskutik, hitzekin jolasean saioa.
  • 3 urtetik gorako neska-mutilei, eta gaiarekiko interesa izan dezakeen edonori zuzendutako saioa da. 3-5 urteko haurrek heldu batekin egon beharko dute.
  • Iraupena: ordu bete inguru.

Urriak 23, asteazkena

  • 19:00 14. Euskarazko Irakurketa Topaketa Sutegi Udal liburutegian.
  • Ugaitz Agirre usurbildarrarekin “Tximeletak bizkarrean” eleberriaren solasaldia. Idazlearekin batera Yolanda Arrieta Malaxetxebarria herritarra eta idazlea izango da bertan.

Urriak 24, osteguna

  • 18:30 “Abezedario titirijario” emanaldia Sutegi Udal liburutegian.
  • Juan Kruz Igerabideren eskutik, letrekin jolasean saioa.
  • 6 urtetik gorako neska-mutilei, eta gaiarekiko interesa izan dezakeen edonori zuzendutako saioa izango da.
  • Iraupena: ordu bete inguru.

Urriak 25, ostirala

  • 18:30 “Jar ezazu Liburuzain bat zure bizitzan” Sutegi Udal liburutegian.
  • Idoia Torregarai usurbildar umoregileak, espresuki Sutegi Liburutegirako prestaturiko umore-pieza bat eskainiko du.
  • Saioa interaktiboa izango da, eta Liburutegiko erabiltzaile izan edo ez, gazte(txo) zein heldu… dibertimendua ziurtatuta dagoela adierazi dute liburutegitik.
  • Iraupena: 45 minutu.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.