Usurbilgo Ernaik larunbatean Altsasuko gazteen alde Iruñan egingo den elkarretaratzera joateko autobusa antolatu du

U26-AltsasukoakAske

Espainiako Auzitegi Gorenaren sententzia jakin ostean, Altsasuko Gurasoak eta Altsasukoak Aske plataformetako kideek elkarretaratze masibo baterako deia egin zuten. Elkarretaratze masibo hori urriaren 26an (larunbata), Iruñeko Auzitegian egingo da, arratsaldeko 17:00etan.

Usurbildik autobusa

Usurbilgo Ernai gazte mugimenduak Iruñera joateko deia egin du eta larunbaterako autobusa antolatu du: Larunbat honetan ‘Duintasunaren martxa’ izango dugu Altsasuko gazteen auzia salatzeko Iruñean arratsaldeko 17:00tan! Usurbildarrok bertaratzeko aukera izango dugu autobusez, ostegunerarte bertan izen emateko aukera egongo da! Ez dugulako absoluzioa ez den beste epairik onartuko!”

txirrinda martxa

U26-AltsasukoakAske1

Elkarretaratze erraldoiaren larunbat berean, Altsasutik “Duintasunaren martxa” izena hartuko duen txirrinda martxa abiatuko da. Duintasunaren martxari Iruñako Antoniutti parkean egin zaio harrera, 16:30ean. Martxaren helburua epaiari buelta ematea izango da. Zortzi puntutatik igaroko da eta bakoitzean, Altsasuko gazte bakoitzari ezarritako zigorra agertuko den irudia egongo da. Martxa pasatzean, irudiaren atzean dagoen “injustizia” argituko da. Irudi guztiak bilduko dituzte eta Iruñeara eramango dira, elkarretaratzeari irudi horiekin hasiera emateko asmoz.

Martxan parte hartzeko deia

U26-AltsasukoakAske2

Martxan parte hartzeko izen-ematea irekia dago: altsasumartxan@gmail.com helbidearen edo 602 53 22 79 zenbakiaren bidez egin daiteke inskripzioa. Antolakuntzako kideek azaldu dute 09:30ean abiatuko dela martxa Altsasuko Foruen Enparantzatik. 13:30-14:00ak aldera Berriozarren egingo da atsedenaldia bazkaltzeko. Bazkaria antolakuntzaren esku egongo da. 16:00ak aldera abiatuko dira azken txanpa egiteko. Elkarretaratzearen ostean, autobusak eta kamioiak egongo dira txirrindulariak Altsasura itzul daitezen.

 

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.