Errausketaren Aurkako Mugimenduak atzo elkarretaratzea egin zuen Donostian NaturKlima fundazioaren jardunaldiak salatzeko

EAM-U23-Noaua2Arg.: Noaua!

Atzo arratsaldean “Klima ez da negozioa” mezua helarazi zion Errausketaren Aurkako Mugimenduak Gipuzkoako Foru Aldundiari, klimari buruz Aquarium barruan egiten ari diren jardunaldiak salatzeko. Urriaren 23an eta 24an, Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Naturklima” izeneko fundazioak “Gipuzkoa klimaren alde” jardunaldiak eskaitzan ari da  eta horren testuinguruan, Errausketaren Aurkako Mugimenduak, mobilizatzera deitu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak erakusten duen hipokrisia salatzeko. EAMren arabera, fundazio hau erraustegia zuritzeko sortu zen eta beraz, Zubietako erraustegia martxan ez jartzeko eta agintean dauden politikariei klimaren alde benetako neurriak exijitzeko, “Klima ez da negozioa. Errausketarikez!” lemapean elkarretaratzea egin zuen atzo, Donostiako Aquarium parean.

Arg.: @JulenBegi, Noaua!

Zubietako erraustegiaren aurkako atzoko protestan “Errausketarik ez”, “Olano entzun ez Zubietan ez inon”, “Klima aldaketa, errausketa”, “hipokritak errausketarik ez”, gisako oihuak entzun ziren. Era berean, mobilizazioan zehar, bertatik pasatzen  ziren oinezkoei eskuorriak banatzen aritu ziren.

Informazio gehiago:

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.