Nafartarrak Kultur Taldeak antolatuta, azaroaren 9an Tomas Zumalakarregiren inguruko jardunaldia Usurbilen

Azaroaren 9an (larunbata), Nafartarrak Kultur Taldeak antolatuta, “Tomas Zumalakarregi eta bere garaia” izenburupean egun guztiko jardunaldia egingo da Usurbilen. Jardunaldi honetan Zumalakarregi bizi izan zen garaiaz, testuinguruaz jardungo dira. Ekimen hau aurrera eramateko Nabarralde, Usurbilgo Udala eta Martin Ttipiaren laguntza jaso da.

Nafartarrak Kultur Taldea

“Tomas Zumalakarregi, gure herrialdearen figura historiko nagusietako bat da, errelato ofizialaren hegemoniari ihes egitea lortu duen gutxienetako bat hain zuzen ere. Hala izan da behintzat herriaren iruditerian, gure herri, eskualde eta hiri askotan aurkitu daitezkeen kaleek erakusten diguten bezala.

Bere biografia zehatzaz harago, bere garaiari lotutako gizon bat izan zen. Trantsizio garaia izan zen hura: Aro Zaharretik Aro Garaikidera, despotismo ilustratutik liberalismora. Napoleonen inbasioaren trauma gailenduta, Nafarroa, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiari euren jatorrizko ohitura eta legeak defendatzea egokitu zitzaien, eredu bakarreko kultura eta hizkuntzaren kontra. Hala, Zumalakarregiren pertsonaiean sakontzeko, ezinbestekoa suertatuko da bere garaia eta testuinguru historikoa ezagutzera ematea. Horretarako, garai hartako testuinguru sozial, politiko eta ekonomikoa aztertzea izanen dugu helburu: komunalen sistema, euskararen egoera, landa eremuko biztanleria, hirietako langileria… Azken finean, Zumalakarregi eta bere garaiaren inguruan ekarpenak egitean datza helburua, garai hartako liberalismoaren eta gaur egun luzatu den errelatoaren ikuspegitik harago”.

Egitaraua

  • 9:00-9:30 Akreditazioak.
  • 9:30-10:00 Sarrera: Joseba Tapia eta Idoia Arrieta.
  • 10:00-10:45 Zumalakarregi, ezagutza, Dulantziko guda eta taktika militarra. Fernando Sánchez Aranaz (Erdaraz).
  • 10:45-11:30 Zumalakarregi, ikurra eta izatea. Mikel Sorauren (Erdaraz).
  • 11:30-12:00 Atsedena.
  • 12:00-12:45 Komunalak eta auzolana. Patxi Zabaleta.
  • 12:45-13:30 Euskararen egoera XIX. mendearen lehen erdian. Juantxo Madariaga.
  • 14:00-16:00 Bazkaria.
  • 16:00-16:15 Bideoa: Foruen deuseztatzea. Xabier Irujo.
  • 16:15-17:45 Mahai-ingurua: “Euskal populazioaren karlismoarekiko atxikimenduaren arrazoiak”. Parte hartzaileak: Asisko Urmeneta (marrazkilaria eta idazlea), Mikel Alberdi (Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoaren zuzendaria). Moderatzailea: Eneko Bidegain (irakaslea Mondragon Unibertsitatean)
  • 17:45-18:00 Ondorioak eta itxiera: Idoia Arrieta (Historian Doktorea).

Izen ematea

10 euro (bazkariarekin 30 euro).

  • info@nabarralde.com
  • aihert@gmail.com

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.