Osteguneko osoko ohiko bilkurara joateko deia, “Xua Gurasoekin Etxera” mozioa bozkatuko du udalbatzak

usurbilgoudala

Ostegunean (urriak 31), osoko ohiko bilkura egingo da Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoan, 18:00tan. Bilkura honetan aipatzekoa da “Xua Gurasoekin Etxera” herri ekimenaren mozioa aurkeztu eta bozkatuko dela. Herri ekimeneko kideek pleno aretora joateko deia egin dute: “Garrantzitsua da islatzea jada ehunka herritar ere atxiki direla. Horregatik dei egiten dizuegu udal-plenora agertzera, esan bezala, ostegunean arratsaldeko 18:00etan”. Gogoratu bilkura hau irekia dela eta edonor joan daitekeela: Amaieran, galdera eta eskaeren orduan, hitza hartzeko aukera dago.

“Xua Gurasoekin Etxera” mozioa

bariazioakUsurbildik 600 kilometrora, Valentziako Picassenteko espetxean urrunduak segitzen dute Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga presoek eta haien alaba Xuak. Aspaldi aske behar zuten arren, “Xua Gurasoekin Etxera” herri ekimena hori lortzeko pausoak ematen ari da, hirurak etxeratzeko lanean. Urtarrilean Xuak hiru urte beteko ditu eta egoera ez bada aldatzen, gurasoengandik bereiziko dute. Horren aurrean, dinamika ezberdinak abiarazi ditu, Usurbil, Orio eta Zarauzko herritarrek osaturiko “Xua Gurasoekin Etxera” herri ekimenak. Mozio bana aurkeztuko dute Orio eta Usurbilgo Udaletan.

Sinadura bilketa

SinatuEra berean, “Xua Gurasoekin Etxera” herri ekimenak manifesturako sinadurak biltzen ari da. Dagoeneko ia 1.600 sinadura bildu dituen manifestua kaleratua dute. Sinadura, “Xua Gurasoekin Etxera” herri ekimeneko kideek kalean jartzen duten mahaian eman daiteke, edo internet bidez ere helbide honetan klikatuta: https://www.change.org/p/eskubideak-orain-xua-gurasoekin-etxera

Gai zerrenda

  1. 2019/09/26ko ohiko bilkurako aktaren onespena.
  2. Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2019ko irailaren 23tik urriaren 18ra (2019/0809-2019/0891).
  3. 2019ko 3. hiruhilekoaren aurrekontu eta finantza egoeraren berri ematea.
  4. Pikaola zatia urbanizatzeko konpremisu kreditua.
  5. 2020 urterako Usurbilgo herri barruko taxien tarifa berriak.
  6. Fermindegi herri-bideko (22. herri-bidea) lehen 125 metroko zatia, errepidea eta Fermindegi baserriaren arteko zatia, udal jabari publikotik desafektatzea.
  7. HAAStako A-78 (Zapategi) eremuko hirigintza ezaugarrien Aldaketa Puntuala (03 aldaketa). Hasierako onespenari tartekatutako alegazioa erantzutea eta aldaketa behin behingoz onartzea.
  8. Mozioa: Xua gurasoekin etxera.
  9. Galdera-eskaerak.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.