Usurbildarrek ere amianto hondakinak uzteko zerbitzua izango dute Garberako garbigunean

Garbera garbiguneaArg.: Usurbilgo Udala

San Marko mankomunitateak fibrozementuzko (amiantoa) hondakinak eta objektuak biltzeko zerbitzu bat jarriko du martxan Garberako garbigunean. Usurbilgo Udalak jakinarazi du, zerbitzu honen heburua mota horretako materialen kopuru txikiak dituzten herritarrei bilketa zerbitzua eskaintzea dela. Hasiera batean, hilean behineko zerbitzua izango da, eta gaur (azaroak 4) jarriko da martxan.

Baldintzak

Material hauek garbigunean utzi ahal izateko, baldintza batzuk bete behar dira:

  • Ez da hauskorra izango.
  • Egoera onean egon beharko du.
  • Ez du desmuntatzeko beharrik izango.
  • Ibilgailu berezirik gabe garraiatzeko modukoa eta manipulagarria izan beharko du.

gehienezko neurriak eta kopuruak

Amianto hondakin horien gehienezko neurriak eta kopuruak ere zehaztu dituzte. Jarraian aipatzen diren kopuruen gorakoak izatekotan, baimen berezi bat eskatu beharko dute erabiltzaileek.

  • 2 fibrozementuzko plaka (4 m2 eta 50 kg-tik beherakoak).
  • 3 ml-ra arteko hodi zati bat.
  • 5 jardinera.
  • 30 kg-ra arteko elementu apaingarri edo bereziak.

Erabiltzaile partikularrei zuzenduta

Bertaratzean, inprimaki bat bete beharko da, eta NANa aurkeztu: ibilgailuarekin joango dira garbigunearen barruan horretarako mugatutako eremuraino, eta han zerbitzu hori eskaintzeko espresuki kontratatutako langile berezituek lagunduko diete. Erabiltzaile partikularrei zuzenduta dago zerbitzua, beraz, udal bilketako enpresen, industriak eta saltokiek ezingo dituzte halako hondakinak hara eraman.

Ordutegia

  • Goizez: 10:00-13:00.
  • Arratsaldez: 15:30-18:30.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.