Azaroaren 6an Txokoaldeko parte hartze prozesuaren bigarren saioa Akerra Gaztetxean

Txokoalde parte hartze prozesuaArg.: Noaua!

Txokoalden parte hartze prozesu bat abiatu da. Irailaren 25ean abiapuntu moduan bilera bat egin zuten auzoko bizilagunak eta udal ordezkariek. Han hitz egindakoarekin jarraitzeko, parte hartze prozesuaren lehen saioa urriaren 23an egin zen eta bigarrengoa azaroaren 6an (asteazkena) egingo da, arratsaldeko 19:30ean Akerra Gaztetxean. Prozesu hau Hiritik At kooperatiba dinamizatzen ari da. Guztira hiru lan saio egitea aurreikusi dute, eta, amaitzean, arkitektura proiektu bat definituta izatea da asmoa.

Gaztetxea berregokitzeko proposamena

Usurbilgo Udalak Txokoaldeko biztanleentzat bizitza hobetzeko espazio gisa proposatu Akerra Gaztetxea dagoen eraikina. Gune honen espazioaren antolamenduaz jardungo dute asteazkeneko parte hartze saioan. Auzoko bizitza hobetu nahi da eta horretarako Txokoaldek dituen beharrak azaleratu nahi dira, eta horiei erantzun, beti ere auzotarrak ardatz hartuta.

Hiru saioko parte hartze prozesua amaitzean, saio hauetan jasotako auzotarren ekarpenak proiektu batean bilduko ditu Usurbilgo Udalak. Proiektu hau landu ostean, berriro auzotarrei itzuliko zaie, hobekuntza proposamenak egin ditzaten.

Usurbilgo alkateak, Agurtzane Solaberrieta: “Proiektu xume baina duina egin daiteke. Jada 200.000 euroko diru partida bat gorde du udal gobernu taldeak 2020ko aurrekontuetan, Txokoaldeko proiektu hau gauzatzeko”. 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.