Usurbilgo Udalak azaroaren 12tik 20ra 2020ko udal aurrekontuak aurkeztuko ditu auzoz-auzo

Udal aurrekontuak2019

Usurbilgo Udalak azaroaren 12tik 20ra 2020ko udal aurrekontuen proposamenak aurkeztuko ditu eta horretarako, auzoz-auzo batzarrak egingo ditu. Guztira zazpi batzar egingo da, guztiak 19:00etan. Batzar hauetan urte berriko aurrekontuaren zirriborroa aurkezteaz gain, herritarren iritziak eta proposamenak bildu nahi dira.

Plangintza

Azaroaren 12tik 20ra herritar eta eragileei aurkeztuko zaie proposamena eta haien guztien ekarpenez hornitu nahi ditu Udalak 2020ko aurrekontuak. Ondoren, azaroaren 22an (ostirala) Ogasun Batzordeak diktaminatu, eta azaroaren 28an (ostirala) egokituko litzatekeen osoko bilkuran hasieraz onartzea bozkatuko du udalbatzak. Jarraian, alegazioetarako 15 eguneko tartea zabalduko da, behin betiko onartu aurretik.

Batzarren Egutegia

Azaroak 12, asteartea

  • KAXKOA: Potxoenean, 19:00etan.

Azaroak 13, asteazkena

  • KALEZAR: Haur Eskolan, 19:00etan.
  • ZUBIETA: Kaxkapen, 19:00etan.

Azaroak 19, asteartea

  • TXOKOALDE: Erroizpe elkartean, 19:00etan.
  • SANTUENEA: Auzo elkartearen egoitzan, 19:00etan.

Azaroak 20, asteazkena

  • AGINAGA: Ludotekan, 19:00etan.
  • MUNALURRA: Eguzki elkartean, 19:00etan.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.