Gaur Donostian erraustegiaren kutsaduren kontrol independientearen inguruko hitzaldia egingo da

EAM azaroak 19

Gaur, azaroak 19, Errausketaren Aurkako Mugimenduak antolatuta, erraustegiaren kutsaduren kontrol independienteaz hitz egiteko hitzaldia egingo da Donostiako San Jeronimoko Kriptan, arratsaldeko 19:00etan. HItzaldian Zubieta Lantzeneko kideak parte hartuko dute. Antolatzaileek galdera hau luzatu diete herritarrei: “Kutsaduren datu ofizialak sinesgarriak al dira?”.

crowdfunding: 26.000 eurotik gora bildu dira

Zubieta Lantzenen erraustegiaren kutsagaien inguruko ikerketa aurrera ateratzeko egindako crowdfunding ekimenean 26.000 eurotik gora bildu dira. Antolatzaileak pozik agertu dira. Azaroaren 9ra arte, 26.384 euro bilduak zituzten. Hasieran, gutxieneko kopuru gisa jarri zuten 13.000 euroko kopurua bikoiztera heldu dira.

Bildutako dirua Zubieta Lantzenek erraustegiaren kutsagaien inguruko kontrol independentea finantzatzera bideratuko da. Holandako ikerlariek proposatu eta emakume talde baten ekimenez, bularreko esnearen kontrol lanak ere abiatu dira: “Horri erantzunez Usurbil, Lasarte-Oria eta Andoaingo 39 emakumek eskuzabaltasunez eskaini dituzte beren laginak. Lan horiek osatzen duten fasean sortutako gastuak ordaintzeko erabiliko da bildutako dirua eta geratzen dena hurrengo faseetarako gordeko da. Hau kontrolaren abiapuntua besterik ez da, orain ikerlariak egiten ari direna da zero puntua markatzea, erraustegiak martxan jarritakoan (baldin eta jartzen badute) sortuko duen egoera berriarekin konparatzeko. Beraz, benetako informazioa etorkizuneko kontrolek markatuko dute”.

ERRUSKETAREN AURKAKO MUGIMENDUAREN ADIERAZPENA

Mila esker Erraustegiaren kutsaduren kontrol independentea abiatzen lagundu duzuen guztioi

“Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko kideok poz handiz jakinarazi nahi dugu lortu dugula biltzea Erraustegiaren kutsaduren kontrol independentea martxan jartzeko behar zen dirua. Gure esker ona zuei, zuen diru-laguntzarekin bilketan parte hartu duzuen herritarroi, eta baita beren laguntza eman duten udal, alderdi, sindikatu eta beste elkarteei.

Batuta Verkami gunean egindako crowdfundingaren emaitza eta beste moduetan dirua aurreratu duzuen guztiona, azaroaren 9an –EAMen azken batzarraren egunean– denetara kopuru hau daukagu jasota: 26.384 euro. Gipuzkoako herritarren bultzada honek indar berriak ematen dizkigu Errausketaren Aurkako Mugimenduan ari garenoi lanean aurrera egiteko.

Zubieta Lantzenek abiatutako ikerlana ordaindu ahal izateko gure buruei markatutako kopuruak gainditu ditugu. Egia da ere, ikerketak aurrera egin ahala gastu berriak sortu direla. Esate baterako, ikerlariek iradoki zuten erraustegiaren inguruko emakumeen bularreko esnearen jarraipena egitearen interesa eta horri erantzunez Usurbil, Lasarte-Oria eta Andoaingo 39 emakumek eskuzabaltasunez eskaini dituzte beren laginak. Lan horiek osatzen duten fasean sortutako gastuak ordaintzeko erabiliko da bildutako dirua eta geratzen dena hurrengo faseetarako gordeko da.

Gogoan hartu: hau kontrolaren abiapuntua besterik ez da, orain ikerlariak egiten ari direna da “zero puntua” markatzea, erraustegiak martxan jarritakoan –baldin eta jartzen badute- sortuko duen egoera berriarekin konparatzeko. Beraz, benetako informazioa etorkizuneko kontrolek markatuko dute.

Tamalez, Gipuzkoako agintari nagusiek eta GHK-k kontratua emandako konpainiek aurrera jarraitzen dute Zubietako erraustegia martxan jarri nahian. Ez dituzte kontutan hartu herritarrek behin eta berriro adierazitako nahiak, ez dute kontutan hartu badagoela alternatiba, badagoela errausketa gabe hondakinak ongi kudeatzea, Europan eta munduan leku askotan erakusten duten bezala eta Gipuzkoan bertan udalerri askotan egunero erakusten dugun bezala.

Mila bider esanda ere, gezurra gezurra da: hondakinak erraustea ez da ona, oso txarra da. Txarra osasunarentzako, zientzialariek eta medikuek behin eta berriro erakutsi dute. Txarra da gure ekonomiarentzako: baliabide eta diru xahuketa handia da. Errausteak kalte handia egiten dio ingurumenari, biodibertsitateari, klimari. Erraustean oinarritutako hondakin sistema txarra da langileentzat eta enpleguarentzat, askoz alternatiba hobeak badira.

Horregatik guztiagatik, Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak Gipuzkoako herritar guztioi dei egiten dizue etorriko diren deialdi eta ekimen berrietan parte hartzera.

Errausketarik ez. Ez Zubietan, ez Rezolan, ez Zabalgarbin, ez inon”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.