Larunbatean Usurbildik Oriora “Xua Gurasoekin Etxera” mendi martxa eta “Dispertsioff” ekimena Orion

Dispertsioff2019

Larunbatean (azaroak 23),  dispertsio politika salatu eta presoen eskubideen aldeko aldarria gizarteratzeko “Dispertsioff” ekimenaren bosgarren edizioa burutuko da Orion. Egun osoko egitaraua antolatu dute eta bereziki, aipatzekoa da, Usurbildik Oriora antolatu duten martxa. Ekimen honekin, espetxealdiaren hiru laurdenak beteta jada kalean behar zuten arren, Usurbil eta Oriotik 600 kilometrora, Valentziako Picassenteko espetxean diren Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga presoen eta haien alaba Xuak bizi duten egoera salatuko da. Xuak hiru urte beteko ditu urtarrilean eta egoera aldatzen ez bada, gurasoengandik bereiziko dute.

Martxa Bordatxoko errotondan abiatu da eta Orioko Bentatik barrena joango da. Oinez, lasterka nahiz bizikleta gainean egiteko aukera egongo da. Lekukoa usurbildarrek eramango dute Orioko hondartza ondoko autopistako zubi azpiraino. Bertan oriotarrak zain izango dituzte eta usurbildarren eskutik ‘Xua Gurasoekin Etxera’ aldarriaren lekukoa jasoko dute. Denek elkarrekin herri barnerako bidea egingo dute Ikastola pareko plazaraino eta bertan ekitaldia izango da. Jarraian, egun osoz, Dispertsioff ekimeneko gainerako hitzorduak egingo dira. Antolatzaileek parte hartzera animatzen dituzte herritarrak: “Guztion artean, Xua beren gurasoengandik ez bereizteko ahaleginean bere alea ekarri daiteke.

Xua A23

Dispertsioff egitaraua

  • Mendi martxa Usurbildik Oriora, Bordatxoko errotondatik abiatuta:
     – 9:30 Oinez joango direnak.
     – 10:30 Korrika joango direnak.
     – 11:00 Txirrindaz joango direnak.
  • 11:30 Usurbildik abiatutako guztien elkartzea Orioko San Martinen, autopistaren sarrerako errotonda inguruan. Handik Orioko hondartzarantz.
  • 12:00 Usurbildik abiaturiko mendi martxari ongi etorria: oriotarrekin bat egitea hondartza ondoko autopistako zubi azpian. Oriotarrek hartuko dute lekukoa. Handik Orioko ikastolarantz.
  • Ondoren, ekitaldia ikastola pareko plazan.
  • 14:30 Herri bazkaria Gaztetxean: babarrun jana musikaz girotua. Aukera beganoa ere izango da.
  • 20:30 Orioko Gaztetxean: Arrotzak, Kazkezur, Hartz, Rodeo eta Tropical Ice Land. Anartz, Mkol eta Arizonako Billy djak goizaldera arte.

Bazkaria eta kontzerturako sarrerak

  • Herri bazkaria txartelak: Gabonen, Aterpen eta K2n salgai. Prezioak: 20 eurotan bazkaria, haurrena 5 eurotan.
  • Bazkaria eta kontzerturako sarrerak 25 eurotan.
  • Kontzerturako soilik 8 eurotan.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.