Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren baitan, bi ekimen egingo dira gaur herrian

A25

Usurbilgo Kafe Tertuliako kideek antolatuta, gaur, azaroak 25, Indarkeria  Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren baitan, bi ekimen egingo dira herrian: autodefentsari buruzko mahai-ingurua eta elkarretaratzea.

Usurbilgo Kafe Tertulia

“Ez dugu Martxoaren 8an egin zen dimentsioko ekimenik prestatu. Arratsaldean zentratu dugu kontua, lan eguna izanik, ahalik eta jende gehien biltzeko modu bakarra da. Lehenengo, kontzientziazio lan hori egiteko mahai-inguru bat egingo dugu autodefentsari buruz, eta gero kontzentrazioa modu bisualagoan herriari azaldu nahi dioguna erakusteko. Mahai-inguruan belaunaldi ezberdinetako emakumeen iritziak bildu nahi ditugu, denok jasaten dugulako zapalkuntza. Elkar elikatzea da helburua.

Gizarteari transmititu nahi diogu zer inpotentzia sentitzen dugun eta zein desados gauden zapalkuntza ororekin. Ez gaude biktimak izateko prest. Haserre agertu nahi dugu, eta herriari erakutsi zertarako gai garen. Erasotzaileei deseroso sentiaraztea ere garrantzitsutzat jotzen dugu, bai egun horretan, bai gainontzeko guztietan ere.

Kontzientziazio maila igo nahi dugu Usurbilen. Autodefentsa feminista ez da esparru fisikora bakarrik mugatzen, esparru psikologikoan ere eragin nabarmena du eta egunerokotasunean jasaten ditugun erasoei aurre egiteko tresna bat da. Lema nagusi bat atera zen Lizarrako jardunaldietan, eta horixe erabiliko dugu: Zuen biolentziari guk autodefentsa feminista”.

Egitaraua

  • 17:00 Autodefentsari buuruzko mahai-ingurua frontoian.
  • 19:00 Elkarretaratzea Mikel Laboa plazan (euria egiten badu frontoian).

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.