Epaitegira deitu dituzten lau lagunei elkartasuna eta babesa adierazteko kontzentrazio urgenteak deitu dira Egiako epaitegiaren aurrean

EAM-A4

Aste honetan 2018ko irailaren 23an Zubietako errausketaren zero gunera egin zen martxaren harira lau lagun, epaituko dituzte Egiako epaitegian: bi zubietar, lasartear bat eta donostiar bat.

Ertzaintzaren salaketa

Epaituak izango diren lau lagunak Ertzaintzak salatu zituen. Duela urtebeteko martxan hartzan, Ertzaintzak jarrera oldarkorra erakutsi zieten erraustegiaren aurkako martxan modu baketsuan parte hartzen ari zirenei. Guztiona den mendi bideak itxi eta guztiz jarrera baketsu eta aldarrikatzailea adierazten ari ziren manifestarien aurka indarrez jo zuen. Zaurituak izan ziren. Lurrez nahiz airez kontrolatu zuen poliziak martxa osoa. Kamerez grabatu zituzten manifestariak.

Desordena publikoak

Lau lagun hauei desordena publikoak eragin izana egozten zaie eta salaketa horren harira dator lau lagunen aurkako epaiketa orain. Bi zubietar, lasartear bat eta donostiar bat epaitegira deitu dituzte abenduaren 4an, 9an eta urtarrilaren 9an.

Elkarretaratzeak Donostian

Herritar hauei babesa adierazi eta protesta sozialen aurkako epaiketak salatzeko elkarretaratzeak deitu ditu Errausketaren Aurkako Mugimenduak, Egiako epaitegiaren aurrean.

  • Abenduak 4, asteazkena, 11:00etan.
  • Abenduaak 9, astelehena, 10:30ean.
  • Urtarrilak 9, osteguna:,10:30ean.

Erraustegira martxa 2018

ERRAUSKETAREN AURKAKO MUGIMENDUAren oharra

LARRIA: Lau herritar epaituko dituzte iaz erraustegira egin genuen martxan parte hartzea egotzita

“Iazko irailean erraustegira egin genuen martxan parte hartu zutela egotzita lau pertsona epaitegira deitu dituzte Ertzaintzaren salaketaren ondorioz. Ia 2.000 lagunek parte hartu genuen protesta harekin desordena publikoak eragin izanaren erantzule gisa ikertuak direla esan diete. Zubietarrak dira bi, lasartearra bat eta donostiarra azkena. Gure elkartasun osoa beraiekiko eta mespretxu osoa, klima aldaketaren aurka daudela esan arren, Gipuzkoako gune kutsatzailerik handiena izango dena inposatzeko egin ahalak eta bi egiten ari diren EAJ eta PSEko agintariekiko.

Egun hartan Ertzaintzak biolentzia erabili zuen era baketsuan protestan ari ginen herritarren aurka, eta erraustegien aurka mundu osoko 900 elkarte biltzen dituen GAIA aliantzak ere Ertzaintzaren bortizkeria salatu zuen. Orain, epaiketa hau jauzi kualitatiboa da, erraustegiarekin loturiko aktibismo soziala epaitegietara eraman nahi dutelako lehen aldiz (ez dugu ahazten erraustegiaren proiektua gelditu zuten arduradun politikoen aurkako epaiketak sustatu izan dituztela, Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkinen aurka mafia baten gisa jokatuz).

Errausketaren Aurkako Mugimendua osatzen dugun herritarrok epaiketa honetatik ondorioztatzen dugu Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Aldundiak errausketaren aurka gauden herritarrok beldurtu nahi gaituztela. Protesta sozial erabat zilegia kriminalizatzeko saiakera da eta laster piztekoak diren eta frogekin dagoeneko ingurunea kutsatzen hasi den erraustegiaren aurkako protestetan jendeak ez parte hartzea bilatzen dute. Argi esango diegu ba: Ez dute lortuko, ez gaituzte kikilduko.

Erraustegiaren Aurkako Mugimendua gizartearen aurrean konprometitzen da, azken 16 urteetan bezala, ez-biolentziaren eremuan, borrokan eta ereduen talka eragiten jarraitzera. Herritarrok geure burua defendatzen jarraituko dugu.

Urteak dira erabat demostratuta geratu dela, Gipuzkoako herri gehienetara begiratuz, hondakinen bereizketa modu eraginkorrean eginez gero, munstro toxiko hau ez dugula behar. Eta nahiz eta gaur egungo agintariak tematuko diren esaten “hondakinen arazoa” konpondu dutela, herritarrok sentitzen duguna guztiz kontrakoa da: orain bai daukagu arazo bat, eta larria gainera; hurrengo belaunaldiei eta inguruan bizi diren milaka eta milaka herritarrei modu larrian eragiten diena.

Etsita eta etxean nahi gaituzten arren, protestan jarraituko dugu. Horregatik, lehenik eta behin epaitegira deitu dituzten lagunei elkartasuna adierazteko kontzentrazio urgenteak deitzen ditugu Donostian, Egiako epaitegiaren aurrean:

Abenduaren 4an, asteazkena: 11:00etan.
Abenduaren 9an, astelehena: 10:30ean.
Urtarrilaren 9an, osteguna: 10:30ean.

Protesta sozialen aurkako epaiketen gainetik, guk argi dugu: Erraustegirik ez!
Zatoz eta babes dezagun elkar”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.