Usurbilgo San Tomaseko sagardo eta babarrun lehiaketetan parte hartzeko epea zabalik

SanTomas2019

Noaua! Kultur Elkarteak eta Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak antolatuta, abenduaren 15ean (igandea) San Tomas eguna ospatuko da herrian. Urtero egiten den moduan, egun horretan sagardo eta babarrun lehiaketen sariak banatuko dira. Dagoeneko lehiaketetan parte hartzeko epea zabaldu da, abenduaren 2tik 12ra bideratu behar da izen ematea Noaua! Kultur Elkartearen egoitzan. San Tomas eguneko lehiaketetan, Usurbilen ekoizten den babarrun eta sagardoa sarituko da.

Izen ematea

  • Azaroaren 2tik 12ra, Noaua! Kultur Elkartearen egoitzan.
  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00/16:00-19:00.
  • Informazio gehiago: 943 360 321.

Sagardo lehiaketa

  • Oharra: sagardotegiek ezingo dute parte hartu.
  • Partaide bakoitzak 8 botila ekarri beharko ditu, eta botila bakoitzeko 1,5 euro ordainduko zaio.

Babarrun lehiaketa

  • Partaide bakoitzak kilo bat babarrun ekarri behar du eta 12 euro ordainduko zaio.
  • Ezaugarri hauek hartuko dira kontuan:
    – Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak…
    – Kolorea: zenbat eta beltzagoa orduan eta hobeagoa.
    – Berdintasuna: tamainaz, kolorez… elkarren berdinak izatea.
    – Dizdira: berezko dizdira beste edozein produkturekin (olio, abrilantadore…) estali edo aldatua izaten bada lehiaketatik kanpo geratuko da.
    – Garbitasuna: partikula arrotzik ez izatea.

Sagardo eta babarrun txapelketen sariak

    1. saria 150 euro eta txapela.
    2. saria: 90 euro eta kopa.
    3. saria: 50 euro.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.