Atez ate

ZER DA ATEZ ATE?

Atez ateko hondakinen bilketa sistema hondakinak biltzeko sistema bat da:

  • Hondakin birziklagarri guztiak gaika biltzen dira. Nahasian birziklaezinak diren hondakinak bakarrik jasotzen dira. Ondorioz errefusan apenas geratzen den ustel daitekeen hondakinik.
  • Hondakinek arduradunak dituzte. Erakundeak zein herritarrak, bakoitzak dagokion ardura zatia bere gain hartzen du. Anonimotasuna gordetzen da, identifikazioa kode bidezegiten baita.
  • Bilketa zerbitzua hobetzen da, erosotasunaren mesedetan. Etxeko atarian bertan biltzen dira hondakinak.

Gipuzkoan, 2011 urterako martxan jarri den lau herrietan (Usurbil, Hernani, Oiartzun eta Antzuola), hilabete eskasean, gaika %30-tik behera biltzetik %80-tik gora biltzera pasatu dira. Aipatzekoa Antzuolaren kasua %90eko gaikako bilketa gainditu baitu hilabete eskasean.

Errefusa: Birzikla daitezkeen hondakinak kenduta geratzen den errefusa kopurua oso txikia da, eta ia inertea, gai organikorik ez daukalako apenas. Errefusa ateratzeko aukera astero egon arren gutxi dira maiztasun horrekin ateratzen duten herritarrak.

Kezka: Inork ez du gustoko izaten ohiturak aldatzea, ohiturazko animaliak gara gizon-emakumeok. Are gutxiago atsegin dugu inork guri ohiturak aldatu behar ditugula esatea. Gainera, ezagutzen ez dugunak beldurra eragiten digu. Hondakinen kasuan, xelebrea da gerora lasaitasun eta normaltasun handienarekin biziko diren egoeren aurrean, Atez Atekoa ezarri aurretik jendearengan sortzen diren beldur eta kezkak ikustea. Ohiko kezken artean ondorengoak topa ditzakegu:

  • Nolatan edukiko dut etxean hondakin organikoa, ezin atera, tokatzen den hurrengo egunerarte?
  • Nire kuboa, kalean, bakarrik, ez ote du inork ostu edo hondatuko?
  • Zerbait nora bota behar dudan ez badakit isuna jarriko al didate?
  • Kalean ez al da kiratsik, arratoirik eta zikinkeriarik egongo?

Atez atekoaren egunerokoa

Egutegia: egun bakoitzean hondakin atal bat eta behar izanez gero pardel edota konpresak atera daitezke. Azken hauek poltsa batean berezita. Hemen erabiltzen den maiztasuna ondorengoa da:

  • Atal organikoa: Astean hirutan.
  • Ontzi arinak: Astean bitan.
  • Paper eta kartoia: Astean behin.
  • Errefusa (birziklaezina): Astean behin.
  • Beira: Hemen beira biltzeko edukiontziak mantendu dira. Arrazoiak, bilketa zuzenean enpresak egiten du, aho txikia dauka edukiontziak eta ez du ihesbide bezala balio hondakinak nahasian atera nahi dituenarentzat eta beira atez ateko postean ateratzeak arazo gehiago sortu ditzake (puskatzen bada, pixuagatik…)

Usurbilgo atez atekoaren egutegia:

Ordutegia: ordutegi bat jartzen da hondakinak ez daitezen egun osoan kalean egon. Herri bakoitzaren erabakia bada ere, ordutegi malgua jartzen da jendearen beharretara moldatzeko.

Bakoitzak bere lekua: bakoitzak bere lekua dauka bere hondakinak uzteko. Hondakinak kode baten bidez identifikatuta daude, oharren bat eman behar bada udalak nori zuzendu jakin dezan, baina era berean gainerako herritar eta biltzaileen aurrean anonimotasuna gordetzeko.

Aportazio eta larrialdi gunea: edozein arrazoi dela medio, ezarritako egutegi-ordutegian ezin badira hondakinak atera, larrialdigune batetara eraman daitezke, beti ere gaika sailkatuta. Herrigunetik aparte bizi direnek ere larrialdigune edo aportazio gune hauetara eraman behar dituzte bere hondakinak gaika, urruneko etxeetaraino biltzera joatea ez baita bideragarria.

Garbigunea: tarteka sortzen diren hondakinak, pilak, olioa, bonbillak, boluminosoak, aparato elektronikoak eta gainerakoak biltzeko garbigunea egoten da.

Informazio iturria: Gipuzkoa Zero Zabor

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s