Category Archives: Orokorra

Abuztuaren 25, 26 eta 27an Atxegaldeko jaiak ospatuko dira

Abuztuaren 25, 26 eta 27an Atxegaldeko jaiak ospatuko dira. Urtero bezala Atxegaldeko Jai Batzordeak gogoz eta ilusioz prestatu du egitaraua. Ez dira faltako jaien hasiera kalejira, luntxa, kontzertuak, umeentzako jolasak, mus txapelketa, herri bazkaria eta afaria, antzerkia, toka txapelketa,… Irakurtzen jarraitu

Erraustegirako behar duten gasa sartzeko obrak direla eta, herriko garraio publikoan egokitzapenak

Zubietako Artzabaletatik Amirira erraustegirako behar duten gasa sartzeko obrak direla eta, Usurbilgo Udalak jakinarazi du uztailean herriko bus-taxi garraio publikoan egokitzapenak egin direla: “Obra horiek Donostiako Udalaren baimenaz egin dira baino usurbildarroi eta zubietarroi bete-betean eragiten digutenez, garraio publikoari buruzko ordutegien berri eman nahi diegu herritarrei”.

Baxurde Txiki U.T.T.-k antolatutako 10. Baxurde Krossean izena emateko epea zabalik

Baxurde Txiki U.T.T.-k  10. Baxurde Krossa antolatzen hasi da. Irailaren 17an (igandea) ospatuko da. Lasterketa honetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da bi leku hauetan: Usurbilgo Oiardo Kiroldegian edo kirolprobak.com atarian. Antolatzaileek aurtengo edizioa  borobila izango dela iragarri dute:  “Zuek bertan egotea gustatuko litzaiguke, kirol pixka bat egin eta goiz pasa on bat izatearren”. Irakurtzen jarraitu

Larunbatean erraustegirako gasa sartzeko lanen eremuan elkarretaratzea egin zen

Arg.: Noaua!

Pasa den larunbatean (uztailak 15) Erraustegiaren Aurkako Usurbilgo Taldeak eta Zubieta Lantzenek elkarretaratzea egin zuten erraustegirako gasa sartzeko lanen eremuan, Zubietako Artzabaleta inguruan. Eguerdi partean talde bat Zubietako plazatik abiatu zen eta beste taldea Usurbildik. 12:00ak aldera bi taldeek bat egin zuten Artzabaletan. Ekimen honen helburua une honetan lanetan ari diren gunetik herritarrei bertatik pasatzeko aukera dutela jakinaraztea da: “Erabili eta erraustegiari aurkakotasuna adierazi”. Irakurtzen jarraitu

Urdaiagako San Esteban jaiak abuztuaren 3, 4 eta 5ean ospatuko dira

Zubietako jaien ondoren Urdaigako San Esteban jaiak ospatuko dira, abuztuaren 3, 4 eta 5ean. Dagoeneko egitaraua finkatu dute San Esteban Jai Batzordeko lagunek. Jai giroa ez da faltako eta herritar guztiak bertara joateko gonbidapena luzatu dute. Irakurtzen jarraitu

20 pertsonako delegazio batek Frantziako agintarien agendetara euskal presoen gaia eraman du

Arg.: Etxerat Elkartea

Euskal jendartea bere osotasunean (hautetsiak, jendarte zibila) irudikatzen duten 20 pertsonako delegazio bat, tartean Etxerat Elkartea, Paris izan da. Parisen bake prozesuan aitzina joateko borondatea adierazi zuen delegazioak, Frantziar agintariek euskal presoen gaian duten inplikatzearen beharra azpimarratuz. Irakurtzen jarraitu