Category Archives: Orokorra

Ostiralean Korrikak 11 kilometroko bidea osatuko du Usurbilen 14:24-15:33 artean

korrika21-logotipoaOstiralean (apirilak 12), 21. Korrika iritsiko da Usurbilera eta dagoeneko herria hasi da girotzen. Korrika Oriotik etorriko da eta Usurbilgo eremuan, Aginagako Mapiletik hasi eta Zubietako hipodromoraino joango da. 11 kilometroko bidea osatuko du Korrikak udalerri honetan barrena. Ordubete inguruko ibilbidea izango da, 14:24-15:33 artean. Irakurtzen jarraitu

Apirilaren 13an “Honela kutsatzen dute erraustegi modernoek” hitzaldia Hernaniko Biteri Kultur etxean

A13- Abel arkenbout

Hernanin Zero Zabor eta Errausketaren Aurkako Mugimenduak, apirilaren 13an (larunbata) “Honela kutsatzen dute erraustegi modernoenek. Dioxinak Harlingenen (Holanda) – Dioxinak Zubietatik?” hitzaldia antolatu dute. Hitzaldia Hernaniko Biteri Kultur etxean egingo da, 10:00etan. Hizlaria Abel Arkenbout (ToxicoWatch fundazioko toxikologoa) izango da. Antolatzaileek adierazi dute hitzaldia ingelesez eskainiko dela eta euskarara aldi berean itzualia izango da. Irakurtzen jarraitu

Zubietako Herri Batzarra hautatzeko hauteskunde-deialdia egin dute Usurbil eta Donostiako udalek

Zubieta

Maiatzaren 26an, udal, foru eta Europako hauteskundeez gain, zubietarrek beste boto bat emateko aukera izango dute: Zubietako Herri Batzarra aukeratzeko hauteskundeak izango dituzte.  Pasa den astean hauteskunde-deialdia egin zuten Usurbilgo eta Donostiako udalek. Horrela, apirilaren 30etik maiatzaren 7ra bitarte izango da hautagaiak aurkezteko epea. Irakurtzen jarraitu

Usurbilgo EHBilduk maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako hautagaitza aurkeztu du

A5-EHBilduUsurbil1Arg.: @EHBilduUsurbil

Pasa den ostiralean Usurbilgo EHBilduk maiatzaren 26an burutuko diren Udal Hauteskundeetarako hautagaitzaren aurkezpen publikoa egingo zuen herriko frontoian. Legealdi berrirako lan taldea jendaurrean aurkeztearekin batera, 2019-23 urte arterako lan ildo nagusien berri ere eman zuten. Martxoaren 22an egindako herri batzarrean zerrenda aurkeztu eta berretsi, eta herri-programaren proiektu nagusien aurkezpena egin zuten. Usurbilgo EHBilduren zerrendaburua Agurtzane Solaberrieta izango da eta gainerako lan-taldea ostiralean aurkeztu zen. Irakurtzen jarraitu

Orbeldi Dantza Taldeak ‘VII. Dantza Eguna’ ospatuko du apirilaren 13an

Dantza eguna 2019

Usurbilgo Orbeldi Dantza Taldeak apirilaren 13an (larunbata) VII. Dantza Eguna ospatuko du, Usurbilgo Udalaren laguntzarekin. Egun osoko jaia izango da.  Berrikuntzen artean, herri bazkaria izango da, dagoeneko txartelak salgai daude. Irakurtzen jarraitu

Andatza MKT-ak antolatuta apirilaren 14an Oronoz-Mugaire-Artesiaga mendi irteera

 

Andatza-logo-2012-11-tx

Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak apirilaren 14rako (igandea) mendi irteera antolatu du, Baztango itzuliaren lehen etapa: Oronoz-Mugaire-Artesiaga. 2019an zehar Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak Baztani itzulia emago diola iragarri du, lau etapetan. Lehenengo apirilean egingo da eta beste hirurak urritik abendura. Irakurtzen jarraitu

Apirilaren 13an “Baratzezaintza Ekologikoaren Oinarriak” ikastaroa Olarrondoko baratze parkean

Baratze parkea

Apirilaren 13an (larunbata) Kutxa Ekoguneak eta Usurbilgo Udalak antolatuta Olarrondoko udal baratze parkean “Baratzezaintza Ekologikoaren Oinarriak” ikastaroa eskainiko da, 09:30etatik 13:30etara. Ikastaro honetan, baratzeko gaietan aholkularitza emango da. Zerbitzua doakoa da, edonork parte hartu dezake. Irakurtzen jarraitu

Demokrazia garaiko lehen alkateei omenaldia egin die EUDELek Gernikan, Andres Bruño Usurbilgo lehen Alkatea bertan izan da

Ezkerrean, Andres Bruño, Demokrazia garaiko Usurbilgo lehen alkatea bere alabarekin, eta eskubian, Sarturnina Azpiroz emaztea. (Arg.: Usurbilgo Udala)

Gaur goizean, Gernikako Batzarretxean, EUDELek diktaduraren ondoren egin ziren lehen udal hauteskundeen 40. urteurrena ospatu du, bereziki 1979an erakunde modernoetara iristeko bidea urratu zutenen lana omendu du. EUDELek omenaldia egin die beren udalen zerbitzura jartzeko konpromisoa hartu zuten 224 gizonezkoei eta lau emakumezkoei. Omenaldian, orduko Usurbilgo lehen Alkatea, Andres Bruño agiñarra, Gernikako Batzarretxean izan da bere emazte eta senitartekoez inguratuta. Egungo Usurbilgo Alkatea, Xabier Arregi ere bertan izan da.  Irakurtzen jarraitu

Apirilaren 9an Santixabeletako Jai Batzordearen bilera irekia egingo da Potxoenean

santixabelak

Usurbilgo Santixabeletako Jai Batzordeak herriko jaiak prestatzen segitzeko bilera irekia egingo du apirilaren 9an (asteartea), Potxoenean 18:00etan. Irakurtzen jarraitu