Luis Intxauspe berriz ere Udalbiltzako lehendakaria izango da

Argazkia.: Udalbiltza

Pasa den larunbatean Udalbiltza Hernaniko Orona Ideon eraikinean batzarra burutu zuen eta 130 hautetsi inguruk parte hartu zuten. Udaberrian hasi zen “Bagabiltza” prozesuan 600 lagunek parte hartu dute herriz herri, eta larunbatean amaierako ekitaldia egin zen. Irakurtzen jarraitu

Usurbilgo Udalak iturriko ura ez edateko aholkua egin du

Xabier Arregi Usurbilgo alkateak atzo bandoa kaleratu zuen, azken egun hauetan herrian eman den gastroenteritis brotearen arira,  zerk eragin duen aztertzen ari diren bitartean badaezpada iturriko urik ez edateko gomendioa eman du. Irakurtzen jarraitu

Ostiralerako Belen Gonzalezi agurra emateko deia egin da Usurbilen

Etxerat Elkarteak jakinarazita etxean preso zuten Belen Gonzalez Peñalva euskal preso politikoa hil da Donostiako Onkologikoan, gaixotasun baten ondorioz. Beleneri agurra emateko, ostiral honetan (azaroak 17) Mikel Laboa plazara gerturatzeko (19:00etan) deia egin da Usurbilen: “Belen Gonzalez Preso politikoa Donostiako ospitalean zendu da eta gure agurra emateko azaroak 17 ostirala, Mikel Laboa plazan bilduko gara arratsaldeko 19 :00etan. Azkenekoa izan dadila! Presoak kalera!!!Agur eta ohore Belen!” Irakurtzen jarraitu

Asteburu honetan Orion egingo den “Dispertsioff” ekimenean parte hartzeko deia

Larunbatean (azaroak 18) dispertsio politika salatu eta presoen eskubideen aldeko aldarria gizarteratzeko “Dispertsioff” ekimenaren hirugarren edizioa burutuko da Orion. Ekimen hau Gregorio Escudero eta  Patxi Uranga preso oriotarren eta senideen egoera kaleratzeko helburuarekin egiten da. Urtez urte haziz doa Dispertsoff ekimenaren egitaraua. Aurtengoan antolatzaileek presoen eskubideen aldeko eta dispertsioaren aurkako gaia gizartearatzen jarri dituzte indarrak eta ekimen honetan parte hartzeko deia egin dute. Irakurtzen jarraitu

Aste honetan hainbat ekimen antolatu dira Haimar Zubeldia txirrindulari usurbildarra omentzeko

Haimar Zubeldia Taldeak, Udalaren laguntzarekin, Haimar Zubeldia herritarra omenduko du eta horretarako egitarau zabala antolatu du. Usurbildar txirrindulariak udara honetan maila profesionala uztea erabaki zuen eta egindako ibilbide luzea goraipetzeko, Haimar Zubeldia Taldeko lagunek argazki erakusketa, solasaldia, txirrinda irteera, omenaldia eta bazkaria antolatu dituzte. Sare sozialen bidez Haimarrek erakusketara gerturatzen diren guztien artean, aurtengo bere maillot eta kulotea zozkekatuko dituela iragarri du. Irakurtzen jarraitu

Errausketaren Aurkako Mugimenduak Biodonostiarekin ez kolaboratzeko deia egin du

Azken asteetan hainbat herritarrek Biodonostia Osasun Ikerketa Institututik eskutitzak jaso dituzte eta bertan, erraustegia eraiki aurretik eta ondoren, osasun frogak egitera animatzen dituzte. Errausketaren Aurkako Mugimenduak gutun hauen aurrean kezka adierazi eta desobedientzarako deia egin du. Ez kolaboratzea eskatzen du eta azaroaren 13tik 17ra eskutitzean agertzen den telefono zenbakira (943 022 704) deitzeko animatzen die herritarrei, erraustegiaren inguruko kezkak eta aurkakotasuna adierazteko: “Desobedientziarako deia. Biodonostiak bidalitako eskutitzen direla eta astelehenetik aurrera bertara deitu eta gure kezka eta aurkakotasuna adieraztera animatzen zaitugu. Dagoeneko badaude horrelako azterketak, zertarako egin behar dira gehiago eta guztionak diren 450.000€ eta Osakidetza publikoak erabili? Ez al da ba horren segurua erraustegia? Zertarako frogak?Adierazi kezka eta aurkakotasuna astelehenetik aurrera 943 022 704. ERRAUSTEGIRIK EZ!!” . Irakurtzen jarraitu