Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren baitan, bi ekimen egingo dira gaur herrian

A25

Usurbilgo Kafe Tertuliako kideek antolatuta, gaur, azaroak 25, Indarkeria  Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren baitan, bi ekimen egingo dira herrian: autodefentsari buruzko mahai-ingurua eta elkarretaratzea. Irakurtzen jarraitu

Larunbatean Usurbildik Oriora “Xua Gurasoekin Etxera” mendi martxa eta “Dispertsioff” ekimena Orion

Dispertsioff2019

Larunbatean (azaroak 23),  dispertsio politika salatu eta presoen eskubideen aldeko aldarria gizarteratzeko “Dispertsioff” ekimenaren bosgarren edizioa burutuko da Orion. Egun osoko egitaraua antolatu dute eta bereziki, aipatzekoa da, Usurbildik Oriora antolatu duten martxa. Ekimen honekin, espetxealdiaren hiru laurdenak beteta jada kalean behar zuten arren, Usurbil eta Oriotik 600 kilometrora, Valentziako Picassenteko espetxean diren Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga presoen eta haien alaba Xuak bizi duten egoera salatuko da. Xuak hiru urte beteko ditu urtarrilean eta egoera aldatzen ez bada, gurasoengandik bereiziko dute. Irakurtzen jarraitu

Azaroaren 24an 21. Erle Eguna ospatuko da Usurbilen

Erle Eguna2019

Usurbilgo Erle Lagunak antolatuta, igande honetan (azaroak 24), 21. Erle Eguna ospatuko da Usurbilen.  Aurretik, Erle Eguna girotze aldera, hitzaldi bat antolatu dute. Herritarrei dei egin diete antolatu diren ekimenetan parte hartzeko. Irakurtzen jarraitu

Gaur Donostian erraustegiaren kutsaduren kontrol independientearen inguruko hitzaldia egingo da

EAM azaroak 19

Gaur, azaroak 19, Errausketaren Aurkako Mugimenduak antolatuta, erraustegiaren kutsaduren kontrol independienteaz hitz egiteko hitzaldia egingo da Donostiako San Jeronimoko Kriptan, arratsaldeko 19:00etan. HItzaldian Zubieta Lantzeneko kideak parte hartuko dute. Antolatzaileek galdera hau luzatu diete herritarrei: “Kutsaduren datu ofizialak sinesgarriak al dira?”. Irakurtzen jarraitu

Gaur Euskal Herriko 1. Trikitixa Topaketa ospatuko da Usurbilen

Euskal Herriko Trikitixa Topaketa

Usurbilgo herritar talde batek antolatuta, gaur (azaroak 16) Euskal Herri osoko trikiti zaletuentzako 1. Trikitixa Topaketa ospatuko da herrian. Eguerdiko 13:00ean abiatuko da kalejira Mikel Laboa plazatik eta ondoren bazkaritarako bilduko dira Usurbilgo Andazpe elkartean. Irakurtzen jarraitu

Gaur “Herri Txiki Infernu Handi” saioaren grabazioa egingo da Oiardo Kiroldegian

herri txiki infernu handi

Gaur (azaroak 14), Euskal Telebistako “Herri Txiki Infernu Handi” saioaren grabazioa egingo da Oiardo Kiroldegian, 20:00etan. Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik saioko aurkezleek, aurrez Usurbilen bildutako ahots eta irudiak erakutsiko dituzte eta saioa bera grabatua izango da. Hitzordurako azaroaren 6an 300 gonbidapen jarri ziren eskuragarri eta egunean bertan agortu ziren. Irakurtzen jarraitu

Errausketaren Aurkako Mugimenduak Zubietako erraustegia piztearen eragina parodiatu du Donostian, Foru Aldundiaren egoitza atarian

EAM-azaroak13-Noaua-8Arg.: Noaua!

Atzo eguerdian (azaroak 13), Errausketaren Aurkako Mugimenduak, Donostian dagoen Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza aurrean, “Sua ez piztu” lemapean parodia bat egin zuen. Mugimenduak, Gipuzkoako administrazioak erraustegiaren inguruan duen jarrera salatu zuen, bereziki, Gipuzkoako Foru Aldundiak erraustegiaren irekieraren inguruan eginiko aurreikuspenetan izaten ari den atzeratzea, eta atzeratze hori zerk eregin duen parodiatu zuten. Irakurtzen jarraitu

Usurbilgo Udalak azaroaren 12tik 20ra 2020ko udal aurrekontuak aurkeztuko ditu auzoz-auzo

Udal aurrekontuak2019

Usurbilgo Udalak azaroaren 12tik 20ra 2020ko udal aurrekontuen proposamenak aurkeztuko ditu eta horretarako, auzoz-auzo batzarrak egingo ditu. Guztira zazpi batzar egingo da, guztiak 19:00etan. Batzar hauetan urte berriko aurrekontuaren zirriborroa aurkezteaz gain, herritarren iritziak eta proposamenak bildu nahi dira. Irakurtzen jarraitu

Gaur Euskaraldiaren bigarren edizioa prestatzen jarraitzeko bilera irekia Potxoenean

Euskaraldia

Usurbilgo Euskaraldia batzordeak antolatuta, gaur (azaroak 12), 2020ko Euskaraldia prestatzeko bilera irekia (norbanako zein herritarrentzat) egingo da Potxoenean, 17:00etan. Irakurtzen jarraitu